Ver todas las actividades
Global Industrie MIDEST Feria 2023- Parte-hartze bateratua
Ekitaldia: Midest 2023 - Lyon Feriaren egunak: martxoak 7-10 |
Espainiako Ganberak eta Gipuzkoako Bazkundeak, ICEXek 2023rako duen plan sektorialaren barruan aurreikusita duen laguntzarekin, datorren martxoaren 7tik 10ra Lyonen Azpikontratazio industrialaren inguruan urtero antolatzen den MIDEST ferian parte hartze bateratua antolatuko du.
MIDEST munduko azokarik garrantsitsuenetakoa da azpikontratazio mailan, eta Frantziako lehenengoa. Frantzia, Alemaniarekin batera, Europar Batasuneko merkatu aktiboenak dira azpikontratazio industrialean. Bai Frantzian eta baita Europako beste herrialdetan espainiar enpresen presentzia finkatu, edo eta merkatu hauetan sartzeko aukera paregabea izan daiteke.
GLOBAL INDUSTRIE feriaren inguruan kokatzen da, INDUSTRIE (Ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (4.0 eta etorkizuneko industria) eta TOLEXPO (Txapa, bobina, hodi eta profilentzako makinaria) feriekin batera.
Ferian ordezkatuko diren aktibitate nagusiak honakoak dira:
- Metalen eraldaketa
- Galdaragintza, forjaketa
- Galdaketa
- Erramintak
- Moldeak
- Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
- Deformazio eta mozketa bidezko eraldaketa
- Gainazaleko tratamendu eta tratamendu termikoak
- Elektronika eta elektrizitatea
- Plastikoa
- Kautxu eta konpositeak
- Erdi bukatutako produktuak
Aurtengo edizioan parte hartuko duten Gipuzkoako enpresak:
• EIBAR PRECISION CASTING, S.L.
• FUNDICIONES AIZPURUA, S.A.
• IRAUNDI, S.A.
• JOSE MARÍA MENDIOLA, S.A.
• KATEA LEGAIA, S.L.L.
• MIM-TECH ALFA
• NEMESIO ZUBIA SA
• TALLERES ARRECHE, S.A.
• TALLERES MITXELENA S.COOP.
• TRYGONAL
• URRESTARAZU METAL WORKING
Informazioa
Ane Aguirrezabala
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
943 000 322