Informazio
eta komunikazio teknologia berriekin zerikusia duten
enpresa-ekimenak sustatu eta bultzatzeko laguntza.Enpresa
berrientzako azpiegitura eta instalazio aurreratuak.
CIDATek
bezeroei ekonomia berrira, hau da, ekonomia digital
eta globalizatura, egokitzeko aukera emateko sareei
balio erantsia ematen dieten zerbitzuak garatu eta
integratzen ditu, negozio eredu eta prozesuak hobetzeko
sistemak ezarriz, eta aukera berriak aurkituz.
Gure
enpresa sistema korporatiboak garatzen aditua da ondoko
alorretan: internet, B2B, e-commerce, intranet eta
extranet bidezko kudeaketa-sistemak.Guk eskaintzen
dugun ISP zerbitzua mota honetako egitasmoetarako
diseinatu da bereziki.Negozio-prozesuen kudeaketarako
baliabideetan zerbitzu-sorta zabala dugu eta esperientzia
handia egitasmo handietan. Horri esker, internet zure
enpresako tresna estrategiko gisa erabiltzeko garaian,
aitzindariak gaituzue.
CTISoftek
baliabide eta konponbide zehatzak ematen ditu sistemak
integratzeko, lehendik dauden ekipoei ahalik eta
etekin handiena ateratzen eta ekipo horiek teknologia
berrietara lotzen saiatuz.
CTISoftek baliabide informatikoak ezartzeak eragindako
premia guztiak biltzen dituen zerbitzua eskaintzen
die enpresei.
Interneteko
baliabide orokorrak: domeinuak eta zerbitzariak kokatzeko
aukera, domeinuen erregistroa, aplikazioen garapena,
e-commerce eta B2B, web aplikazioen programazioa datu-baseekin,
internet bidezko biltegiratze eta babes-kopiak, komunikazio-sistema
informatikoak, internetera konektatzeko ahalmena.
Software
irekia erabiliz interneterako ideiak sortzen dituen
fabrika. Web zerbitzu dinamikoak. Enpresentzako atari
korporatiboak. Web B2B eta B2C zerbitzuak. Intranet
eta extranet. Egitasmoak kontrolatzeko sistemak.
Eusko
Jaurlaritzaren enpresa publiko honek EAEn administrazio
publiko moderno eta eraginkorra lortzen laguntzen
du informatika-zerbitzuak emanez. Horretarako, informazio-sistemen
azpiegitura eraiki eta mantentzen du, eta sistema
horien jarraipena ziurtatuz, langile trebatuak eta
eskarira egokitutako baliabide eta kosteak eskaintzen
ditu.
MCCko enpresa honek esperientzia handia du antolakuntzak
Inet ingurunetara (Internet/Intranet/Extranet) aldatzen.Halako
neurriak ez dira alderdi teknologikoetara murrizten
soilik, kultura eta antolakuntzan aldaketak egitea
eskatzen baitute, eta horrek guztiak ezagutzaren kudeaketa,
adimena eta aldartea hobetzea dakar.
www.gipuzkoaweb.com:
Atari honek alor guztiei buruzko informazioa eskaintzen
die gipuzkoarrei: probintziako enpresak, merkataritza
eta aisialdia (higiezinak, ibilgailuak, denda eta
erakusleiho birtualak, eguneko menuak, zinemak, kultura,
etab.).
Informazio-teknologia
berrietan oinarritutako zerbitzuak, enpresa txiki
eta ertainen sektorera bideratuak, enpresa horiek
komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko molde berriak
eraginkortasunez erabili ahal izateko egin beharreko
aldaketak egin ditzaten.
Web
Agency Grupo I68 taldeko kidea da. Talde honek interneterako
baliabideak garatzen dihardu, eta webgune korporatiboak,
hosting-zerbitzuak eta ERP sistemetatik integratutako
marketing digitala eskaintzen ditu, baita B2B bidezko
merkataritza elektronikoko berariazko moduluak ere.
Bere eguneroko lanean internetez baliatzen da, ez
komunikazio-tresna soiltzat hartuta, enpresen merkataritza-sareak
eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresna gisa
baizik.
IZFE,
SA Gipuzkoako Foru Aldundiaren informatika-zerbitzuen
enpresa duzue. Bere jarduera-eremua Aldundiko bertako
zerbitzuek, eta Gipuzkoako udal eta toki-erakundeek
osatzen dute.
Gipuzkoako
enpresa-sarean parte hartuz, teknologia berrietan
inbertitu, bere inbertsioak dibertsifikatu eta bezeroei
begirako politika sendotu egiten du Kutxak.
NORSIS
e-business eta e-commerce baliabideetan espezializatutako
enpresa duzue. Baliabide orokor eta aurreratuak eskaintzen
ditu zure negozioa interneten bidez modu erraz eta
seguruan kudeatzeko. e-business/mobileBusiness baliabideak,
e-commerce/mobileCommerce baliabideak, ERP baliabideak
(Enterprise Resource Planning), ISP baliabideak (Internet
Server Provider). NORSISek eta bere taldeak beren
berme eta zerbitzuak eskaintzen dizkizue estatuan
eta estatutik kanpo: Donostia, Madril, Iruñea,
Miami.
NSC
Software enpresa kudeaketa ekonomiko-finantzario zein
ekoizpen arloko baliabideak prestatu, garatu, mantendu
eta aholkularitza emateaz arduratzen da, ERP:NAVISION
Solutionsekin batera.
Phillips Internet Consultingek baliabide estrategikoak
eta sormenezkoak proposatzen ditu web egitasmoen garapenaren
bidez: aholkularitza, web design, webguneen garapen
teknikoa, on-line komunikazioa, multimedia eta web
bidezko trebakuntza.Gure bezeroak: Usinor, Renaud
Cointreau, Pausoka, Grupo S. Blanco, etab.
S21sec
segurtasun telematiko aurreratua eskaintzen duten
enpresen artean, estatu osoko aitzindaria duzue. 2000ko
otsailean sortu zen Donostian, eta orduz gero, garrantzi
handiko bezeroak izan ditu alor askotan: bankuak,
telefono-operadoreak, interneteko enpresak edota administrazio
publikoa. Ingeniari telematiko onenei esker, guztiak
ere nazioartean sona handikoak, S21secek segurtasun
gabezia txikiena ziurtatzen dizue.Gure zerbitzu eta
produktuak: kontu-ikuskaritza, aholkularitza, HIVE,
training, segurtasun kudeatuko zerbitzua (24x7), datu-babesari
buruzko aholkularitza.
ARLO
ESTRATEGIKOAK: IKTetako baliabide eta zerbitzuak,
I*Net baliabide eta zerbitzuak, ekipamendu eta azpiegiturak,
informatika mugikorrerako baliabide eta zerbitzuak,
prestakuntza eta laguntza integrala emateko zentroa.BALIO
ERANTSIKO ZERBITZUAK: Aholkularitza eta egitasmoak,
ezarpena, sistema eragileak, aplikazioen garapena,
sistemen integrazioa, instalakuntza eta mantenu
zerbitzuak.
E-business-eko
baliabideak sortzen espezializatutako enpresa honek
webguneak garatu, ezarri eta mantentzeko zerbitzuak
eta aholkularitza eskaintzen ditu.lanbide.net lan-alorreko
atariaren sortzaileak.
SPI
Navarra Virtual, SA internet eta telekomunikaziorako
plataforma aurreratuen bidez zerbitzu elkarreragileak
diseinatu, garatu, merkaturatu eta ustiatzen dituen
sozietatea duzue.
Tfno/Fax:
943 317900
Persona Contacto: Eduardo Ekai
Proyectos
de implantación de Sistemas de Información
ERP / e-business. Consultoría informática,
Análisis, Diseño, Desarrollo, Implantación
y Soporte de Sistemas.
Tfno/Fax:
943 317900
Persona Contacto: Eduardo Ekai
Proyectos
de implantación de Sistemas de Información
ERP / e-business. Consultoría informática,
Análisis, Diseño, Desarrollo, Implantación
y Soporte de Sistemas. kerlan@kerlan.com www.kerlan.com