PRESTAKUNTZA

 CURSO 1
   Microsoft.net eta C# programazio?lengoaia.
Profesionalentzako ikastaro azkarra

 José Antonio González Seco

 Eguna: 2001/11/22
Ordutegia: 09:30-13:30 eta 15:30-19:30
5. aretoan

 Prezioa: 50.000 ptas.

Ikastaroaren laburpena:

Zer da Microsoften .NET plataforma berria? Zeintzuk dira Microsoftek plataforma horretarako garatu duen programazio?lengoaia berriak (C#) dakartzan berritasun nagusiak?














 2. IKASTAROA
    Nola bete orain datuak babesteko legea
  • Virginia Prieto, Gipuzkoako Bazkundea
  • Fernando Sexmilo, Audiconta Asesoresko gerentea
  • Esther Alvarez, Audiconta Asesoresko aholkularia

Eguna: 2001/11/22
Ordutegia: 15:30?19:30
6. aretoan

Prezioa: 30.000 pta

Ikastaroaren laburpena:

Datuak babesteko legeak enpresa eta erakunde guztiek nahitaez bete beharreko barne?betekizun batzuk finkatu ditu. Ikastaro hau enpresa txiki eta ertainetako merkatari, gerente edo zuzendariei eta enpresa eta erakunde publikoetako antolakuntza eta administrazioko arduradunei zuzentzen zaie. Ikastaro praktikoa da honakoa, eta ez da behar ez informatikarik jakitea ezta aztertuko den araudia lehendik ezagutzea ere. Araudi berria betetzeko jarraibide nagusiak aurkeztuko dira, batetik, eta horretarako enpresatan txertatu beharreko elementuen garapenean sakonduko da, bestetik.



 3. IKASTAROA
    Webguneen segurtasuna

Ion Asier Zamakola, S21SEC Gestión SAko webguneen segurtasunerako aholkularia Gestion S.A.

 Eguna: 2001/11/23
Ordutegia: 11:30?13:30 eta 15:30?19:30
5. aretoan

Prezioa: 45.000 pta

Ikastaroaren laburpena:

Ikastaro honetan webguneen segurtasunaren gainean eragina duten alderdiak aztertuko dira. Kasu praktiko gisa kasu arrunt bat hartuko da: ikastaroko partaideak Windows plataforma batean egikaritzen den ISS zerbitzari batetik abiatuko dira. Hortik aurrera, makina?zerbitzu multzoa gotortzera bideratutako hainbat jarraibide emango dira, ISS Internet Scanner tresnaren bidez (www.iss.net) egiaztatu eta ikuskatzeko. Internet Security Systemsentzat berebiziko garrantzia du zerbitzariak gotortzeak, eta bi sari banatuko ditu zerbitzarien segurtasun handiena lortzen dute ikastaroko partaideen artean. Lehen saria Palm Pilot m500 bat izango da, eta bigarrena Palm Pilot m125 bat.



4. IKASTAROA
  Gaur egungo eta biharko teknologia mugikorra: teknologia horren erabilera negozioetan

Josu Ugalde Díaz, Lantikeko berrikuntza saileko arduraduna
Gaztelaniaz

 Eguna: 2001/11/23
Ordutegia: 09:00?13:00
6. aretoan

Ikastaroaren prezioa: 30.000 pta

Ikastaroaren laburpena:

Teknologia mugikorraren bilakaera (GSM, GPRS eta UMTS), WAP eta I?moderen etorkizuna, gailu mugikor berriak (PDA eta telefono adimendunak), domotika. Teknologia berrien erabilerei buruzko adibide praktikoa.



 5. IKASTAROA
   Gaur egungo eta biharko teknologia mugikorra: teknologia horren erabilera negozioetan

 Josu Ugalde Díaz, Lantik-eko berrikuntza saileko Arduraduna.
 Euskaraz

Ikastaroaren laburpena:

Teknologia mugikorraren bilakaera (GSM, GPRS eta UMTS), WAP eta I-mode-aren geroa, gailu-mugikor berriak (PDA eta telefono bizkorrak), domotika. Teknologia berriak nola aplikatu ahal izateko kasu praktikoak.

 Eguna: 2001/11/23
 Ordutegia: 15,30-19,30
 Gela 6

 Prezioa: 30.000 pzt.


6. IKASTAROA
   Kazetaritzaren unibertsoa Interneten
  • Javier Díaz Noci, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Informazio Zientzien fakultateko, Kazetaritza II saileko irakasle titularra.
  • Maider Perea, Responsable de Edición Digital. Digital Vasca S.A.

 Eguna: 2001/11/23
Ordutegia: 11:30?19:30
4. aretoan

Ikastaroaren prezioa: 30.000 pta

Ikastaroaren laburpena:

Pertsona askok Interneteko hedabideetara jotzen dute, gaur egun, informazioa eskuratzeko, telebista edo prentsara jo beharrean. Joan den irailaren 11ko ekintza terroristaren ondorioz sarean zabaldu zen kazetaritzako jarraipenak agerian utzi du joera hori. Gaurko zein biharko kazetarientzat, beren kazetari?jarduera jorratzeko teknikak eta baliabideak ezagutzea, aukera baino gehiago ezinbesteko beharra da gaur egun. Mintegi honetan batzuei eta besteei bide honetan abiatzen laguntzeko oinarriak finkatu nahi ditugu.

 
Antolatzaileak:
Azaroaren 22 eta 23an.
          -Donostiako Kursaal batzar jauregian-.
                                         Donostia-San Sebastián
Laguntzaileak:

kolaboratzaileak:

Euroleihatila
Fundazioa

LANTIK

S21sec

Telenor Comunicaciones