• Hasiera
  • Beste zerbitzu batzuk
  • Estrategia eta salmenta
  • Adimen Gaitasuna

Adimen Gaitasuna

Internetek eta komunikazio-teknologiek modu esponentzialean areagotu dute informazioa eta, azken batean, munduan gertatzen diren aldaketak transmititzeko abiadura. Ez dago zalantzarik gure enpresaz kanpoko informazioa kontrolatzeak edo ez kontrolatzeak eragina duela egunero hartu behar izaten ditugun erabakietan eta, ondorioz, gure estrategian, edozein izanik ere gure jarduera edo gure enpresaren tamaina. 

Adimen Gaitsuna ez da kontzeptu berria. Enpresaren estrategiatik edo gogoeta estrategikotik abiatzen da eta berrelikatu egiten du. Adimen Gaitasuna gure negoziorako garrantzizkoa den kanpoko informazioa jasotzeko sistematizazio-prozesua da, eta bere helburua da informazio hori gure negozio-estrategia inplementatzeko/berrelikatzeko ezagutza espezifiko bihurtzea.
Jasotako informazio hori funtsezkoa izango da gure enpresarentzat honako hau ahalbidetzen digunean:

  • Merkatuan izan daitezkeen aldaketei aurrea hartzea.
  • Erabakiak hartzean arriskua minimizatzea eta hautemandako mehatxuak aukera bihurtzea.
  • Azken batean, gure enpresa-estrategia inplementatzea gure negozioaren alderdi erabakigarrien behaketa sistematizatuz.

Gipuzkoako Bazkundetik lagundu egin diezaiokegu zure enpresari ekonomiaren, lehiaren, legegintzaren eta sektorearen arloko kanpoko informazioa behatu, bildu, aztertu, zehaztasunez hedatu eta berreskuratzeko ahalegina sistematizatzen eta antolatzen, informazio hori zure negoziorako ezagutza baliagarria bihur dadin.
Adimen Gaitasuna proiektu bakoitza ezberdina da negozio bakoitza –jarduera-sektore berekoa izanda ere– ezberdina den neurrian. Gipuzkoako Bazkundea zure premietara egokitzen da.
Esperientzia zabala dugu ezagutzaren kudeaketan, informazio erabakigarriaren trataeran, datu-baseetan, informazio-kopuru handiak bilatu eta manipulatzean, datu-meatzaritzan,…

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com