• Hasiera
  • Beste zerbitzu batzuk
  • Kostuen Aurrezpena

Kostuen Aurrezpena

Gipuzkoako Bazkundeak eta Cut&Grow-ek elkarkidetza hitzarmena sinatuko dute Gipuzkoako enpresen mozkinak areagotu eta lehiakortasun kokalekua hobetzeko

ZER EKARPEN EGITEN DIE GIPUZKOAKO ENPRESEI HITZARMEN HONEK?

Zure kostuen kudeaketan laguntza: zerbitzu honek hautatutako gastu partida bakoitzaren kokapen teknikoa, ekonomikoa eta legezkoa egiaztatzen du, berorri eragiten dioten parametroei buruzko informazio osoa eta berritua ekarriz, partida horren kudeaketa hobeezin eta errazagoa izanik helburu.
Mozkinaren hobekuntza: Parametro horien optimizazioaren bidez, enpresen emaitzen kontuan zuzenean eragiten duten aurrezte potentzialak ezagutuko dira, inbertsio berri eta ahalegin komertzial handiagoen beharrik gabe.
Aukera berriak: Izenpetze honek erabateko independentzia eta neutraltasuna bermatzen ditu kontratuz, alegia, ez dute hornitzaile bat ordezkatzen ezta mandaturik eragiten ere, helburua merkatuko informazio eta mozkin-marjinia osoa bezero-enpresari ematea baita.
Honela izanik, Gipuzkoako enpresek beren bezero datu-basea areagotzeko aukera berria bezala ikus dezakete Cut&-grow, kostu gehigarrietan sartu gabe.
Ordainsariak lortutakoaren araberan: Zerbitzu honen ezaugarrietako bat da bere eredu ekonomikoa emaitzen lorpenarenean oinarrituta dagoela, hau da, prozesuan ez bada enpresek onartuko dituzten aurrezte ekonomikorik ikusten, izenpetze honek ez du ordainsaririk izango. Horrela, arrisku osagaia deuseztu egiten da erabakiak hartzeko garaian.
(25 langile baino gehiago eta 5 milloi eurotako diru sarrera dauzkaten enpresei zuzenduta).

ZER KOSTU ANALIZATU DAITEZKE?

Edozein enpresa motak duen ohiko kostuetan adituak izanik, enpresa sektoreko edonori zeharkako zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen dio.
Termino orokorretan, hiru familiatan banatzen dira:

  • Administrariak: Seguritate Sozialaren enpresa gastuak, IBI, Tasak y udal gainbalioak, IAE, Seguroak
  • Hornitzaileak: Elektrizitatea, Gasa, Erregaiak, Industria Gasak, Enbalajeak (Kartoia, egurra, paleak, filmak,…)
  • Mantentze-lanak eta kanpoko zerbitzuak: Garbitasuna, Zaintza, seguritatea, kontserjeria eta ETT, salmenta puntuguneak, Lan Arriskuen aurreikuspena, Suteen aurkako aurreikuspena, Klimatizazioa, hondakinen Kudeaketa, Garraioa.

NOLA JAR DEZAKET ABIAN?

Cut&Grow-ekin harremanetan jartzeko erarik errazena beren web orrialde bidez da www.cutgrow.com. Bertan, hitzordua eska dezakezu zeure eraikinean edo modu telematikoan, bideo konferentzia bidez, era errazagoa eta bizkorragoa.

Halaber, harremanetan jar zaitezke zuzenean ondorengoarekin:

  • José Ángel Zabalegui Labarta, Director de Desarrollo de Negocio/ Negozio Garapenerako Zuzendaria
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • whatsapp: 676 48 05 86

Edo Gipuzkoako Bazkundean gai horretako adituarekin:

  • Iñigo Muguruza, Gipuzkoako Bazkundeko Marketin eta Berritzailetza Zuzendaria
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com