• Hasiera
  • Beste zerbitzu batzuk
  • Prozesu Hobekuntza
  • Hondakin arriskutsuen kudeaketa

Hondakin arriskutsuen kudeaketa

Euren aktibitatea Gipuzkoan garatzen duten enpresa eta automoentzako doako informazio  zerbitzua, hondakin arriskutsuen kudeaketa hobetzeko eta errazteko, eta honako hau lortzeko:

  • Beharra duten enpresei hondakin hauen kudeaketaren zerbitzua erraztu, zentzuzko kostu mailan.
  • Enpresaren beharretarako egokia den zerbitzu bat ez aurkitzean galtzen den denbora ekiditeko.
  • Kudeaketarako alferrikako gastuak ekidin.

Kasu bakoitzaren arabera Gipuzkoako Bazkundeak honako hau eskaintzen du:

  • Aldez aurretik hitzartutako prezioetan eta kantitatea txikia bada ere kudeaketa zerbitzua ematen dela ziurtatzen duen kudeatzaile baten erreferentzia.
  • Eusko Jaurlaritzak aktibitate hauetarako baimendutako kudeatzaileen zerrendetan agertzen diren kudeatzaileen erreferentzia.
  • Kudeaketa kostuak gutxitzeko helburuarekin kontratatzen den hondakinen kudeaketaren zerbitzuan nola jokatu adierazten duten gomendapen orokorrak (dagoeneko euren hondakinak kudeatzen dituzten enpresentzat bideratuta).

Zerbitzu hau telefonoz bakarrik eskaintzen da.

Zerbitzu hau, Gipuzkoako Bazkundearen eta ondorengo erakundeen arteko elkarlan hitzarmen batetik dator:

 

San Markoko Mankomunitatea logoa
Txingudi Zerbitzuak Logoa
Sasietako Mankomunitatea Logoa
Urola Kostako Mankomunitatea Logoa
Deba Garaiko Mankomunitatea Logoa
Tolosaldeako Mankomunitatea Logoa
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com