• Hasiera
  • Bazkundea
  • Gipuzkoako Bazkundea
  • Informazio Korporatiboa

Informazio Korporatiboa

Esparru Juridikoa

Berezko lege-nortasuna duen Zuzenbide Publikoko Korporazioa, 1886an sortu zen eta Donostiako Kontsulatuaren oinordekoa da. Politikatik kanpokoa da eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren garapen ekonomikoa sustatzea du helburu. Merkataritzaren, Industriaren, Zerbitzuen eta Nabigazioaren interesak defendatzen ditu.

Gipuzkoako jarduera ekonomikoaren sektore guztietako enpresa eta enpresaburu guztiek osatzen dute, eta Batzarrak ordezkatzen ditu (Korporazioaren ordezkaritza-organo nagusia da). Batzarra osatzen duten 40 kideak lau urtetik behin aukeratzen dituzte libre eta demokratikoki.

Batzarrak onartzen ditu aurrekontuak, Ganberaren politika zehazten du eta Batzorde Betearazlea izendatzen du, zortzi ordezkarik eta Presidenteak osatutakoa. Batzorde Betearazlea da Ganberaren kudeaketarako eta administraziorako organo nagusia. 2010ko martxoatik gaur egunera arte Pedro Esnaola Latasa da Presidentea.

Gipuzkoako Bazkundeko zifra nabarmenenak

KOPURU NABARMENENAK    
     
Euroak milakoetan 2.017 2.016
     
Sartze Osoak 6.328 5.376
Onura Operatiboa (EBIT) 8 -51
Ariketaren emaitza 79 60
   
Aktibo Osoa 23.988 23.190
Ondare Netoa 19.751 19.672
Maniobra Fondoa 2.918 4.433
   
Langileen batezbesteko kopurua 43  43

 

Gobernu Korporatiboaren eta Kontuen Txostena

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com