Gipuzkoako Bazkide

Gipuzkoa garatzeko tresna

Zer da?

Lurraldearekin, gainerako enpresekin eta, lurraldearen trakzio erakunde den Gipuzkoako Bazkundearekin duen loturaren bidez, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko tresna bat da:

  • Gipuzkoarekin duen konpromisoa sustatuz
  • Enpresen arteko lankidetza bultzatuz Parte-hartzearen eta net-workingaren bidez
  • Ezagutza eta eskarmentua partekatuz
  • Zerbitzu sorta baliatuz

Helburua?

Gipuzkoaren eta bertako enpresa-egituraren aurrerapen ekonomikoa eta lehiakortasuna lortzen laguntzea.

Zer eskaintzen du?

NET WORKINGa

Enpresen artean esperientzia eta ezagutza partekatzeko.

  • Gai bati buruzko jardunaldiak eta gosariak.
  • Adostasun-aurreikuspen makroekonomikoak.
  • Enpresen aukera ekonomikoak.

PALANKAK-LURRALDEA

Parte-hartzean oinarritutako ekintzak enpresa-jarduera garatzeko ingurune egokia eta lehiakorra lortzeko.

  • Fiskalitateari buruzko lantaldea.
  • Lehiakortasunari buruzko lantaldea.
  • Araugintzari buruzko lantaldea.
  • Profil profesional berriak, konpetentzia berriak.

BANAKAKO ZERBITZUAK

1. Nazioartekotzea

  • Nazioartekotzeko aukerak.
  • Kontrastea. Nazioartekotzeko estrategia.
  • Kontrastea. Nazioarteko Tax & Legal.

2. GGBB

  • Gipuzkoako soldatei eta soldaten joerei buruzko txostenak.
  • Kontrastea. Prestakuntzaren beharrak eta planifikazioa.

3. Irudia, Komunikazioa eta Ekitaldiak

  • Kontrastea. Markaren eta irudiaren erabilpena.
  • Kontrastea. Marka posizionatzeko komunikazio-ekintzak.
  • Aholkularitza prentsaurrekoei buruz.
  • Aholkularitza jardunaldi eta ekitaldietan hedabideekin izaten den harremanari buruz.
  • Ekitaldien tratamendua sare sozialetan.
  • Enpresak Interneten duen presentziari buruzko diagnostikoa.

4. Negozio gunea

  • Enpresa-bileretarako guneak lagatzea.
  • Ekitaldietarako guneak lagatzea eta ekitaldiak kudeatzeko laguntza.
  • Bazkundearen Negozio Gunean egindako ekitaldien hedapena.

5. Kontraste orokorra

  • Kontrastea. Negozioaren garapena.

Ni nola izan Gipuzkoako bazkide?

  • Bere enpresaren eta Gipuzkoaren aurrerapen ekonomikoa eta lehiakorta¬suna sustatu nahi duten enpresa guztiak izan daitezke... 

Ezagutzak eta esperientzia partekatzeak sendoago eta lehiakorrago egiten gaituela uste baduzu.
Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza enpresa-jarduerak garatzeko ingurune egokia lortzeko funtsezkoa dela uste baduzu.
Gipuzkoako Bazkundearekin eta bere marka-irudiarekin lotura estua izatea zure enpresa hazteko lagungarria izan daitekeela uste baduzu.

  • Hori hala bada, egin zaitez eta parte har ezazu zure ahotsaren bidez zure enpresarentzat eta, hedaduraz, Gipuzkoako gizartearen eta bertako herritarren ongizatea lortzen laguntzen duten gainerako enpresentzat ga¬rrantzizkoak diren jarduerak garatzen.
  • Izateko eskubidea ematen duen urteko ekarpena gastu kengarria da Sozietateen gaineko Zergaren eraginetarako.

Zergatik Gipuzkoako Bazkundearekin?

GIPUZKOAKO BAZKUNDEA irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Gipuzkoako enpresen eta interes orokorren zerbitzura dago.

  • Independentea da, eta Gipuzkoako enpresa guztiak ordezkatzen ditu eta horien interes orokorrak defendatzen ditu.
  • Enpresaren arrakasta eta Gipuzkoaren garapen ekonomikoa dira gure helburuak.
  • Enpresak nazioartekotzea eta enpresen prestakuntza sustatzen ditugu, lehiakortasuna hobetzeko tresnak diren aldetik.
  • Erreferentziako erakundea gara arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan.
  • Enpresentzat baliagarriak diren zerbitzuak garatzen ditugu neurrira diseinatutako soluzio integralak eskainiz.
  • Atzerriko negozio-aukerak erakartzen ditugu gure enpresentzat.
  • Konfiantzazkoa; profesionaltasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen ditugu.
  • Bertan eta nazioartean izen handia duen marka-irudia enpresaren zerbitzura.  

Informazioa

Leire Iraola - 43 000 300
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gbazkide

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com