• Hasiera
  • Bazkundea
  • Gipuzkoako Arbitraje Auzitegia
  • Arbitrajea

Arbitrajea

Gipuzkoako Bazkundeko arbitraje-gorteak nazio eta nazioarte mailako arbitraje lanak betetzen ditu 1989 urtetik.

Gipuzkoako Bazkundeko Arbitraje-Gortearen barruan merkataritza eztabaida bat arbitraje bitartez egiteak enpresentzat edo hauen akziodunentzat eskaintzen dituen abantailak anitzak dira ohiko epaiketen prozedurarekin alderatuz:

  • Espezializazioa: Gipuzkoako Bazkundeko Arbitraje-Gorteko epaileak diharduten abokatuak dira, Gipuzkoako profesional esanguratsuenen artean hautatuak eta bere espezialitatearen arabera Arbitraje-Gorteko Batzorde Iraunkorrak izendatuak.
  • Azkartasuna: Laudoak, gehienez, 6 hilabeteko epean ematen dira (eskaeraren erantzunetik). Horrez gain, laudoek apelazioan ez dutela helegitea aurkezteko aukera izaten kontutan izan behar da, horrela ez dira bigarren edota hirugarren instantziak egongo, ohiko epaitegietan gertatzen denaren kontra. Epaitegi hauetan errekurtsoak aurkeztearen kontua urtetako gauza izatera iristen da.
  • Kostua: Arbitraje prozeduran prokuradorea beharrezkoa ez denez, epai-tasak ordaindu behar ez direnez eta gainera, apelazioan helegitea aurkezteko aukera ez dagoenez, arbitrajearen kostuak ohiko epaiketen prozedurarenak baino bajuagoak dira.
  • Konfidentziala: Epaiketa prozesuetan publizitatearen oinarria indarrean dagoen bitartean arbitrajean guztia konfidentziala da, bai laudoa eta baita eztabaidaren existentzia ere.

Honengatik guztiagatik, eta arbitrajea Gipuzkoako enpresentzat lehiakortasun tresna bat dela kontutan izanik, Gipuzkoako Bazkundea  arbitrajearen hedapenaren alde ari da lanean, arbitrajea gatazkak konpontzeko sistema moduan ulertuta. Arbitraje-Gortearen hobekuntzan ere etengabe ari da lanean.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com