• Hasiera
  • Bazkundea
  • Jarduera Korporatiboa
  • Euskadiko Turismo Mahaia

Eusko Jaurlaritzako Turismo Mahaia

Gipuzkoako Bazkundea Eusko Jaurlaritzako Turismo Mahaiko kide da eta Eusko Ganberak ordezkatzen ditu.

Honakoak dira Eusko Jaurlaritzako Turismo Mahaiaren eginkizunak:

  1. Turismo-politiken definizioan eta sektoreko jarduera-ildo berrien programazioan parte hartzea, sektorea indartzeko, modernizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
  2. Turismo-produktu berritzaileak sor daitezela proposatzea.
  3. Turismo-arloko proiektu arauemaile berriak eztabaidatu eta aztertzea.
  4. Turismoa kudeatzeko sistema eta hortik ondorioztatuko diren prozesuak eta proiektuak (kalitatea eta irisgarritasuna, besteak beste) ezarri eta garatzeko lanean laguntzea.
  5. Turismo-jardueraren inguruko datuak eta estatistikak ebaluatzea.
  6. Euskadiko turismoa garatu eta indartzea xedetzat duten erakunde publiko eta pribatu guztien arteko harremana eta koordinazioa hobetzeko beharrezkoak diren neurri guztiak aztertzea.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Mahaia osatzerakoan, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izateko.

Euskadiko Turismo Mahaia honela osatuta dago:

  1. Lehendakaria turismo-arloan eskumena duen sailburuordea izango da.
  2. Lehendakariordea Turismoko Zuzendaria izango da. Bere eginkizuna izango da Turismo Mahaiko lehendakari-lanak egitea lehendakariaren lekua hutsik badago, lehendakaria ez badago, gaixorik badago edo bestelako legezko arrazoiren bat dela eta.
  3. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria.
  4. Merkataritzako zuzendaria.
  5. Lurralde Historiko bakoitzeko Foru Aldundiaren ordezkari bat, bakoitzari dagokion gobernu-organoak izendatua, edo horrek eskuordetutako zuzendaria.
  6. Hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako alkateak, edo zinegotziak edo eskuordetutako zuzendariak.
  7. Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) kide gisa izendatutako pertsona bat.
  8. Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek kide gisa proposatutako pertsona bat.
  9. Turismo-arloan lanbide-heziketako zentroak, unibertsitate-prestakuntzako zentroak eta ikerketa-zentroak ordezkatzeko kide bat.
  10. Turismo-enpresen sei ordezkari:
  11. Autonomia-esparruko kontsumitzaile-elkarte eta -federazioek proposatutako kide bat.

Turismo-arloan eskumena duen sailburuak agindu bidez izendatuko ditu kide erakundeek proposatutako pertsonak.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com