Jarduera guztiak

MEETIND: Azpikontratazio enpresen IX. Nazioarteko topaketa

DATAORDUTEGIAIRAUPENALEKUAIZEN EMATEA
Ekai5
9:00 - 18:00 9 ordu CÁMARA DE GIPUZKOA icono-suscripcion

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin,  Meetind – Europako azpikontratazio industrialeko erosleen IX. topaketa  antolatuko du. Bertan, nazioarteko hainbat herrialdetako enpresako erosleak azpikontratazio enpresekin bilduko ditu.

Helburua

Topaketa hauek bertako enpresen nazioartekotza sustatzea du helburu. Horretarako, bilera hauetan atzerriko enpresen erosketa arduradunak eta bertako hornitzaile potentzialen arteko erlazio komertziala bultzatuko dugu.Ondorengo egunetan argitaratuko dugun zerrendan informazio zabalagoa aurkituko duzue parte hartuko duten empresa erosleei buruz, baita bere jarduera eta beharrei buruz ere. 

Eskatutako jarduerak

Eskatutako jarduerak: Burdin eta bestelako Galdaketa, Txirbil-harroketazko mekanizazioa, Forjaketa, Galdaragintza, Estanpazioa, Enbutizioa, Laser bidezko mozketa, Elektrizitate eta Elektronika, Plastikoa, Kautxua eta Konjunto osoen fabrikazioa. Eskaerei buruzko informazio gehiago enpresa erosleen zerrendan izango duzue aurrerago.

Topaketetara etorriko diren enpresa erosleen jardueren artean honakoak daude: Automobilgintza berezia, Eraikuntza, Energia, Defentsa, Burdingintza, Makinaria fabrikatzaileak, Ingeniaritzak, Aeonautika, untzigintza eta balbuleria.

Ziur gaude topaketa hauek guren enpresen nazioartekotza aukerak hobetuko dituztela, eta horrexegatik parte hartzera animatzen zaituztegu.

Parte hartzeko Informazioa guztia beheko loturetan aurkituko duzue: 

Garrantzitsua: Erosleekin adostu dugu asteazkena, maiatzak 23, 9:00etan balizko enpresa hornitzaileen zerrenda bidaltzea. Hori izango da bidaliko dugun zerrenda bakarra.

Data horretatik aurrera ez dugu beste izen ematerik onartuko. 

Informazioa

Ainara Aldarondo  -  943 000 294

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Subcontex gipuzkoa        LOGO PRINCIPAL                    een                           DFG ekonomia albokoa1 urdina eu ok                                        

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com