Jarduera guztiak

Jardunaldia. "Eraldaketa digitala: Xedearen garrantzia"

DATAORDUTEGIAIRAUPENALEKUAIZEN EMATEA
Azaroak 8
12:00-13:30 1,50 ordu GIPUZKOAKO BAZKUNDEA

icono-suscripcion

 Sarrera Dohainik

 Leku Mugatuak

Teknologia digitalaren inpaktuak areagotu egiten ditu gauza era esponentzialean egiteko aukerak. Horrek aukera berrien mundu bat zabaltzen du eta gauza ona da, baina tentsioa ere sortzen du, areagotu egiten baita teknologikoki egin daitekeenaren eta enpresak benetan egiten duenaren arteko arraila. Edonola ere, arraila handiegia denean, jauzi teknologikoa konplexua eta zaila da maila pertsonalean eta gaitasunetan. Izan ere, arrisku gutxi hartzen ditugu eta aldaketa saihesten dugu. Zein da, orduan, gure arma?

Datuetan arreta handiagoa jartzea, datuek enplegu-eredu digital berriak sortzeko aukera emango baitigute.

Dena dela, teknologia eta datuen ahalmena gaizki ulertuz gero, kaltegarriak izan daitezke eta akats handi bat egin dezakegu, hots, istorio deigarriak sortzea, baina negozio-xederik gabe.

Eredu transakzionala (produktuaren edo zerbitzuaren salerosketa diruaren truk) eraldatu eta balio partekatuko eredu batera jo behar dugu. Lehen inolako loturarik ez zegoen lekuan, motibazioa sortutako harremana eta esperientzia izatea bilatzen dugu.

Gure enpresak horrela diseinatzea xedean oinarritutako estrategia bat diseinatzea da. Izan ere, hori da bereiz gaitzakeen gauza bakarra, eta, horregatik, esperientzia bihurtu behar da.<0} Ibilbide-orria, beraz, produktutik zerbitzura igarotzean, zerbitzua esperientzia bihurtzean eta harreman esanguratsu iraunkorrak sortzean datza.

Egitaraua

12:00

Eraldaketa digitala: Xedearen garrantzia

Luis Martín Jna. (Barrabes.biz, CEO)

13:00

Eztabaida eta galderak.

Informazioa

Leire Asin - 943 000 312

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Enpresa eragileak

AMPO Logo horizontal 02    Arcelor Mittal AM p                   AVIA logo color 02                  CAF CAFP COLOR

     INDAR Indar eng1          IRIZAR Gris Grafito 02             KUTXA Kutxa LogoH 02         Logo Okin txiki

      ORONA logo orona alta color           ROXTEC Roxtec logo blue black 500px      TERNUA Ternua Group

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com