Jarduera guztiak

Ingelesa ikastaro trinkoa

HASIERABUKAERAORDUTEGIAIRAUPENALEKUAIZEN EMATEA
Irailak 9
Azaroak 21
09:30tatik 13:30etara 185 ordu CÁMARA DE GIPUZKOA icono-suscripcion

Helburua

Ingeleseko mintza-praktika ikastaroak euren hitz jarioa hobetu nahi duten gazteentzat.
Ikastaro honek, komunikatzeko eta eguneroko egoeratara moldatzeko ezagutzak eskuratzeko aukera emango dizu, giro lasai batean eta hizkuntza irakasteko esperientzia duten irakasle natiboekin. Halaber, eragin handiko aurkezpenak egiteko aukera emango dizu:  gogoz, konfiantzaz eta uste osoz, zure berezko hizkuntzan egingo zenituzkeen bezala.
Horretarako, jarduera praktikoak egingo dira, hala nola, eztabaidak, jolasak, roleplaying-ak, eta abar., uneoro ingelesa komunikazio hizkuntza gisa mantenduz. Gainera, hizkuntzaren beste arlo batzuk ere landuko dira, esaterako, gramatika, ulermena, idatzizko adierazpena, eta espresio eta lexiko berrien ikaskuntza.
Ikastaroan matrikulatu ahal izateko, interesatuta dagoen pertsona, maila-proba egin beharko du prestakuntzarako beharrezkoa den maila betetzen duela ziurtatzeko.

Nori zuzenduta

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten gazteei:

  • 16 eta 29 urte artean eduki.
  • Langabezian egotea.
  • Izen emate unean prestakuntza akademikorik egiten ez egotea.

Edukiak

  1. Ingelesa  (185 ordu).
  2. Praktika ordainduak enpresan  (3 hilabete).

Beste datu batzuk

  • Eguna, ordutegia eta lekua
    • 2019ko irailak 9tik azaroak 21era. 9.30etatik 13.30etara.

      Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa Etorbidea, 75. 20018 Donostia.

Informazioa

Maite Lamosa 943 000 297

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

* RD1543/2011-ko baldintzak betetzen dituzten gazteak enpresetan praktikak egin ahal izango dituzte.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com