• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • Jardunaldia. Mugikortasun elektrikoa: Ingurunearen jarraipena berritzeko eta barnekintzailetzarako

Jarduera guztiak

Jardunaldia. Mugikortasun elektrikoa: Ingurunearen jarraipena berritzeko eta barnekintzailetzarako

DATAORDUTEGIA LEKUAIZEN EMATEA
Urtarrilaren 29a
9:00      GIPUZKOAKO BAZKUNDEA

icono-suscripcion

 Dohakoa izen-ematea

 

Egungo merkatuan, berrikuntza eskakizuna konstantea den honetan, garapen bide ezberdinak jorratzea ezinbestekoa da. Horregatik, jardunaldiaren helburua zehatza da;  berrikuntza eta aukera berriak identifikatu eta horiek barnekintzailetza ekimen berrien sorburu izateko, gaur egun enpresa baten ingurunea era sistematiko batean behatu eta monitorizatzeak duen garrantzia nabarmentzea.

Barnekintzailetza sustatzeko jardunaldia da, Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak antolatua. Gipuzkoako enpresei, mugikortasun elektrikoaren (Auto elektrikoa) inguruan suertatu daitezkeen proiektuak identifikatu eta bultzatzea da ekimen honen asmoa, Startup berriak sortuz nahiz enpresen  dibersifikazio proiektuekin.  Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Smart Mobility Industry programaren barruan kokatzen da.

Jardunaldiak eduki teoriko eta praktikoak izango ditu. IESEko irakasle den Mathieu Carenzok gidatuko du eta Zuzendari talde edota bitarteko ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Jardunaldia dohakoa da eta lekua mugatua, beraz, izen-emateak parte hartzailearen profilaren egokitasunaren arabera izango da, lehentasuna enpresa industrialetatik datozen partehartzaileek izango dutelarik.

EGITARAUA:

  • 9:00 Ongi etorria - Amaia Ferro (Gipuzkoako Bazkundeko Enprearial Garapena eta Nazioartekotze Zuzendaria)
  • 9:05 Hasiera - Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Diputatua)
  • 9:15 INGIMOB programa - Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektu Zuzendaria).
  • 9:30 Barnekintzailetza - Mathieu Carenzo (IESEko irakaslea barnekintzailetzan aditua)
  • 11:00 Atsedenaldia-Kafea
  • 11:15 Kasu praktikoa - Iñigo Azcona (Irizar Emobilityko Sales Area Manager)
  • 11:40 Kasu praktikoa - Daniel Martinez (Emotion Dynamics Zuzendaria)   
  • 12:05 Amaiera - Antton Tomasena (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Internazionalizazioko Zuzendari Nagusia)

Informazioa

Amaia VaquerizaHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

BG Logo Horizontal  ekonomia erdikoa2 urdina eleb

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com