Jarduera guztiak

MEETIND: Azpikontratazio enpresen X. Nazioarteko topaketa

 

Data:  Apirilak 9

Ordutegia: 9:00-18:00

Iraupena: 9 ordu

Lekua: Gipuzkoako Bazkundea- Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia ubicacion

Izen-ematea botoia

 MEETIND "10 urte ELKARLANA Sustatzen"

250 erosle atzerritar baino gehiago

3.000 lan elkarrizketa baino gehiago

Gipuzkoako enpresetara 500 bisita baino gehiago

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean,  Meetind – Europako azpikontratazio industrialeko erosleen X. topaketa  antolatuko du. Bertan, Europako hainbat herrialdetako enpresen erosketa arduradunak azpikontratazio industrialeko enpresekin bilduko ditu.

Topaketa hauek Azpikontratazio Industrialeko enpresei dago zuzenduta, bereziki bezeroen eskakizunen arabera, pieza eta konjuntuen ekoizpenean adituak diren enpresei. Eskatutako jardueren artean, Burdin eta bestelako Galdaketa, Txirbil-harroketazko mekanizazioa, Forjaketa, Galdaragintza, Estanpazioa, Enbutizioa, Laser bidezko mozketa, Elektrizitate eta Elektronika, Plastikoa, Kautxua, konposite eta eransketa bidezko fabrikazioa eta Konjunto osoen fabrikazioa daude.

Topaketetara etorriko diren enpresa erosleen jardueren artean honakoak daude: Eraikuntza, Energia, Ekipamendu ondasun ezberdinen ekoizleak ( Elebazio ekipamendua, makina-erreminta, Papera, Eraikuntza, eta Burdingintza), Zientzia, Medikuntza, Automobilgintza, Trenbideak, Aeronautika, etb.

Martxoaren 20an, etorriko diren erosleen zerrenda bidaliko dugu. Bertan enpresaren jarduera eta beren fabrikazio eskakizunak zehaztuko ditugu zuen aukeraketa egin dezazuen.

Topaketa hauek gure enpresei kanpoan negozioa egiteko aukera berriak sortuko ditu. Anima zaitezte parte-hartzera! Begiratu parte-hartze baldintzak eta izena eman!

Ohar garrantzitsua: Martxoaren 20an, parte hartuko duten atzerriko enpresen zerrenda bidaliko dizuegu izena eman duzuen enpresei.

7 eguneko epea izango duzue zuen aukeraketa egiteko.

Aukeraketa egiteko epemuga: martxoaren 27a, asteazkena 9:00 tan. Ordu honetatik aurrera ezingo da enpresa gehiago aukeratu.

Informazioa

Ainara Aldarondo  -  943 000 294

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 camara          Subcontex gipuzkoa        camaras           een               Logo DFG recortado

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com