• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • Jardunaldia: “Prozesutik produktura” – Industria eMobility, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa-Aurkezpena

Jarduera guztiak

Jardunaldia: “Prozesutik produktura” – Industria eMobility, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa-Aurkezpena

Data:  Uztailak 17

Ordutegia: 9:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako Bazkundeak Industria eMobility, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa aurkezten du. Helburua, enpresa, industria eta erakundeen topagune izatea da, euren lehiakortasuna garatu eta aukera komertzialak erakartzeko.

Mugikortasunaren eraldaketa martxan da, eta harekin, balore katean parte hartzen duten enpresa, industria eta erakundeen aldaketa. Hiru ardatz nagusi biltzen dira ibilgailu elektrikoaren inguruan, berez, bakarka ere, erronka oso garrantzitsuak dituztelarik:

  • Digitalizazioa, bai ekoizpenean baita negozioen beren kudeaketan ere. Honek, negozioen balore eskaintzan berebiziko garrantzia du.
  • Ekonomiaren “deskarbonizazioa” eta honekin, ekonomia zirkular eta jasangarrien bilaketa.
  • Etengabeko berrikuntza. Nazioarteko lehiakortasunak etengabeko berrikuntza eskatzen du. Berrikuntza da bertako enpresek eskaintza lehiakor eta denboran luzez iraungo duen eskaintza bermatzen duena.

Industria eMobility, finantzieroki Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua eta Gipuzkoako Bazkundeak bideratua, Gipuzkoako enpresek duten eraldaketa erronkan laguntzeko erraminta eta ekintza multzo bezala hartu dezakegu. Bi hitzaldiren bitartez, produktuak soilik ekoiztetik merkatu berriak dituen eskakizunei erantzunak proposatzerako eraldaketaren gakoak aurkeztuko dira, eta bide batez, mugikortasun berrirako trantsizioak ekarriko dituen aukerez enpresek nola baliatu eta egokitu daitezkeen ere.

Egitaraua 

Ordua

Gaia

Hizlaria

9:00

Hasiera

Agintariak

9:05

Elektromugikortasunaren erronka  Gipuzkoan

Ainhoa Aizpurua. Proiektu estrategikoetako Diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

9:30

Aurkezpena:

Industria eMobility, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa

GIPUZKOAKO BAZKUNDEA

9:45

“Autogintza industria berria, prozesuen ekoizpenetik produktuen ekoizpenera”.

Ernesto Lauzurika. EDAI. Engineering Developments For Automotive Industry. Gerentea

10:15

Gidatze autonomoa eta balio katearekin duen erlazioa.

Gorka Marcos Transferentzia teknologikoko zuzendaria. VICOMTECH.

10:45

Jardunaldiaren itxiera

GIPUZKOAKO BAZKUNDEA

11:00

Networking kafea

 

(Aretoaren edukiera mugatua izanik, Gipuzkoako Bazkundeak gonbidapen hau jasotzen duten hartzaileen artean asistentzia lehenesteko eskubidea erreserbatzen du.)

Informazio gehiago:

Amaia Vaqueriza. Gipuzkoako Bazkundea. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. T. 943 000 295

 

Logo eMobility H CG                                        EE eusk hutsa

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com