• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • Mugikortasun elektrikoa: Barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa ibilgailu elektrikorako bidean

Jarduera guztiak

Mugikortasun elektrikoa: Barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa ibilgailu elektrikorako bidean

Data:  Irailak 24

Ordutegia: 09:00-12:00

Iraupena: 3 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Ingimob programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan garatu da. Honen xedea, Gipuzkoa, eta Euskadi bere osotasunean, nazioarte mailan mugikortasun elektrikoa eta energia metaketan erreferente bihurtzea da. Aldundiko apustu honen barruan, INGIMOB programaren helburua Mugikortasun elektrikoaren inguruan biltzen den Gipuzkoako enpresa sarea sendotu, startup eta dibetsifikazio proiektuen bitartez sektore honekin lotuta egitasmo berriak identifikatu  eta sustatzea da

Xede honekin, Gipuzkoako Bazkundea eta BIC Gipuzkoa erakundeek barne ekintzailetza eta dibertsifikazio sektoriala bultzatzeko jardunaldi bat antolatu dute.  

Ibilgailu elektrikoarekin erlazioa duten beren esperientziak ezagutzera emango dituzte eta sektorearen inguruko informazio eta aukerak aurkeztuko dituzte.

Halaber, INGIMOB programaren emaitzak eta aurrerantzean edukiko duen bilakaera ezagutzera emango dute.

Jardunaldia doakoa da eta lekua mugatua. Izen emateak enpresaren profilaren arabera balioztatuko dira, profil industriala duten enpresak lehenetsiz. (Aforoa beteko balitz, soilik enpresa bakoitzeko partaide bakarrak parte hartu ahal izango luke).

Egitaraua

 

  • 09:00 Ongi etorria eta hasiera Gipuzkoako Bazkundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
  • 09:15 INGIMOB Programa:
  •         - INGIMOB 2018-2019 programaren emaitzak eta INGIMOB 2019-2020 proiektuaren jarraipena. - Juan Carlos Villaverde (Gipuzkoako Bazkundeko teknikaria) eta Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektu Zuzendaria)
  •         - INGIMOB programan parte hartu duten enpresen esperientzia:
    • Mikel Martín (Tornillería Deba - Zuzendari Orokorra)
    • Patricia de Anta (Construcciones Eléctricas Guipúzcoa, S.L. -CEG INNOVA).
    • Ion Lizarralde (Proyectos de Elay, S.A. –GRUPO ELAY)
  • 09:45 Mugikortasun elektrikoaren Industria Txinan. Iban Iriondo (RTS, S.Ako Zuzendari Orokorra).
  • 10:15 Mugikortasun elektrikoaren inguruko aukerak Gipuzkoan. David Chico (Fagor Arrasate, S.Coopko Garapen korporatiboko zuzendaria).
  • 10:45 Enpresa, startup, zentro teknologiko eta formakuntza zentroekin mahai ingurua. Alfonso Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko mugikortasun elektrikoaren arloko arduradunak moderatua.
    • Iban Iriondo (RTSko Zuzendari Orokorra)
    • Andrés Murua (Dynargy - Koordinatzailea)
    • David Chico (Fagor Arrasate, S.Coopko Garapen korporatiboko zuzendaria).
    • Igor Villarreal (Ikerlan)
    • Gaizka Lazarobaster (Tknika)
    • Enrique Meroño (Iberdrolako Berrikuntza Zuzendaria)
  • 11:45 Itxiera. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • 12:00 Kafe-Atsedenaldia – INGIMOB proiektuko enpresak, startup ezberdinak, zentro teknologiko eta inbertsoreen arteko topaketak.

Informazioa

Amaia Vaqueriza

aHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

              Bic Logo HorizontalMUBIL Erdekonomia erdikoa2 urdina

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com