Jarduera guztiak

Midest Feria 2020

Data:  Martxoak 31- Apirilak 3

Ekitaldia:  Midest´2020-Paris

Izen-ematea botoia

MIDEST 2020 feria, martxoaren 31tik Apirilaren 3ra Parisen

Gipuzkoako Bazkundeak, SUBCONTEX- Azpikontratazio poltsen sarearen bitartez, datorren martxoaren 31tik  - Apirilak 3 bitartean Parisen Azpikontratazio industrialaren inguruan urtero antolatzen den MIDEST ferian parte hartze bateratua antolatuko du.

MIDEST munduko azokarik garrantsitsuenetakoa da azpikontratazio mailan, eta Frantziako lehenengoa. Frantzia, Alemaniarekin batera, Europar Batasuneko merkatu aktiboenak dira azpikontratazio industrialean. Bai Frantzian eta baita Europako beste herrialdetan espainiar enpresen presentzia finkatu, edo eta merkatu hauetan sartzeko aukera paregabea izan daiteke.

GLOBAL INDUSTRIE feriaren inguruan kokatzen da, INDUSTRIE (Ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (4.0 eta etorkizuneko industria) eta TOLEXPO (Txapa, bobina, hodi eta profilentzako makinaria) feriekin batera.

Ferian ordezkatuko diren aktibitate nagusiak honakoak dira: metalen eraldaketa, galdaragintza, forjaketa, galdaketa, erramintak, moldeak, txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, deformazio eta mozketa bidezko eraldaketa, gainazaleko tratamendu eta tratamendu termikoak, elektronika eta elektrizitatea, plastikoa, kautxu eta konpositeak eta erdi bukatutako produktuak.

Izen emate epea 2019ko Azaroak 29an bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago behar ezkero, deskargatu deialdiaren dokumentua.

 Deialdia deskargatu

Informazioa

 Ane Aguirrezabala  - 943 000 322

    

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com