Lege oharra

Webgune honetan eskaintzen den informazioa, erantzukizunetatik salbuesteko klausulak, Copyrightaren gaineko oharrak eta datu pertsonalen babesari buruzko arauek xedatzen dutenaren menpe dago, eta baldintza batzuk daude bere erabilerarako.

Lege ohar honek camaragipuzkoa.com webgunearen erabilera arautzen du. Webgunea Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak jarri du erabiltzaileen esku (aurrerantzean, Gipuzkoako Bazkundea): Tolosa hiribidea, 75 – 20018 Donostia – Gipuzkoa, Q2073001F IKZ, 943 000 300 telefonoa eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa.

camaragipuzkoa.com webgunera sartzen den oro bertako erabiltzailetzat joko da, eta erabiltzaile horrek lege ohar honetan ezartzen diren baldintza guztiak, aldagarriak, onartuko ditu, salbuespenik gabe.

Erabiltzaileak behar bezala erabiliko du webgunea, indarrean dauden legeei, fede onari, ordena publikoari, trafiko-erabilerari eta lege ohar honi jarraiki.Erabiltzaileak Gipuzkoako Bazkundearen edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko du betebehar hori ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteengatik.

Erantzukizunetatik salbuesteko klausula

Gipuzkoako Bazkundeak ukatu egiten du webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatu ez duen informazioarekiko edozein erantzukizun.

Orrialde honetan agertzen diren esteken funtzioa da soilik erabiltzaileari azaltzea Interneten gaiaren inguruan dauden beste informazio-iturriak; izan ere, webgune honetan emandako datuen informazio zabalagoa aurkitu ahal izango du esteka horietan. Esteka horien bitartez, ordea, asmoa ez da horietan agertzen diren lekuak bisitatzeko iradokizuna, gonbita edo gomendioa egitea; Gipuzkoako Bazkundea, beraz, ez da izango esteka hipertestu horietan lortutako emaitzaren erantzule.

Gipuzkoako Bazkundea ez da inoiz erantzule izango www.camaragipuzkoa.com erabili ondoren hirugarrenek izan ditzaketen kalteengatik (kalte zuzenak edo zeharkakoak, kalte ekonomikoak, bezeroak galtzea edo irabaziak galtzea).

Copyright oharra

© www.camaragipuzkoa.com, 2013.

Besterik adierazi ezean, erreproduzitzea baimenduta dago, beti ere iturria aipatzen bada. Beti aurretik baimena beharko da testuak edo multimediako edukiak (soinuak, irudiak, programak, etab.) erreproduzitzeko edo erabiltzeko. Baimen horrekin ez da beharrezkoa izango lehen aipatu den baimena orokorra ematea, eta bertan argi eta garbi agertuko dira erabilerarako dauden mugapenak.

Datu pertsonalen babesa

Gipuzkoako Bazkundeak konpromisoa hartu du erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko. Hori dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak datu pertsonalen babesari dagokionez legeak eskatzen dizkion babes mailak hartu ditu, oinarri hartuta Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Lege hori garatzeko Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua, datu pertsonalak dituzten fitxategiek bete beharreko segurtasun-neurriei buruzkoa, alegia. Halaber saiatzen da datuen babeserako eskura dituen bitarteko tekniko guztiak erabiltzen.

www.camaragipuzkoa.com webguneak cookieak erabili ahal izango ditu, erabiltzaileek orrialde horiek bisitatzean, nabigatzailea, nabigatzeko hautatutako hizkuntza eta erabiltzaileak konfigura ditzakeen beste elementuak ezagutze aldera. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera izango du cookien agerpena abisatzeko moduan eta, behar izanez gero, disko gogorrean instalatzea galarazteko. Mesedez, informazio gehiagorako, begira itzazu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak.

Gipuzkoako Bazkundeak eremu pribatuan eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko, erabiltzaileak hasierako orrian aurkituko duen erabiltzaileen erregistroa bete beharko du, eta alta hartzeko formularioaren bukaeran aipatzen diren baldintzak onartu.  Formulario hori betetzeko emango diren datu pertsonalak guztiz konfidentzialak dira, eta Gipuzkoako Bazkundeko Zerbitzuak eta Edukiak Erabiltzeko Baldintzak onartzeko kontratuan adierazitako xedeetarako erabiliko dira soilik.

Horretarako, zerbitzu edo eduki zehatz bakoitzean, arduradun batek zehaztuko ditu datu pertsonalak tratatzearen inguruko helburuak eta bitartekoak, eta zerbitzuak edo edukiak pribatutasun politika betetzea ziurtatuko du. Pribatutasun politika horretan zera zehaztuko da:

Pribatutasunaren adierazpena

Pribatutasunaren gaineko adierazpen honekin, Gipuzkoako Bazkundeak ezagutzera ematen du zein den zuk emandako informazioaren erabileraren gainean duen politika:

Interneten, www.camaragipuzkoa.com domeinuan hirugarren batzuen lekuetarako estekak eskaintzen dira. Esteka horien gaineko kontrolik, ordea, ez da egiten; beraz, gomendatzen dizugu horien pribatutasunaren inguruko kontuak arretaz irakurtzea.

Gipuzkoako Bazkundearen erabiltzaileak (bezeroak) bere erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa (edo pasahitza) babestu behar ditu, baimendu gabeko erabileren aurrean. www.camaragipuzkoa.com-en zure erabiltzaile-izenarekin eta sarbide-gakoarekin burutako edozein erabilera zure erantzukizuna izango da.

Ahalik eta azkarren harremanetan jarri behar duzu gure Departamentu Juridikoarekin, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren edo 943 00 02 66 telefono-zenbakiaren bitartez, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza norbaitek baimenik gabe erabili dituela antzematen baduzu.

Sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak

Erabiltzaileek onartuta izateaz gain, erabili ahal izango dituzte sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak; halaber, datuak norbaiti utzitakoan, horren gaineko informazioa jakiteko eskubidea dute. Horretarako, Gipuzkoako Bazkundearekin harremanetan jarri behar dute posta elektroniko bitartez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., edo honako helbide honetara idatziaz: Gipuzkoako Bazkundea (Bezeroari Arreta emateko Departamentua), Tolosa hiribidea, 75- 20018 Donostia- Gipuzkoa.

www.camaragipuzkoa.com web-ak eskaintzen dituen zerbitzu eta edukiei buruz

www.camaragipuzkoa.com-en zerbitzu edo eduki bat, Gipuzkoako Bazkundearentzat Interneten jarritako zerbitzu edo baliabide bat da.  Hiru zerbitzu mota daude edo egongo dira www.camaragipuzkoa.com-en:

  • Informazio zerbitzu bat da: hiritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioari eta gainontzeko arduradunei informaziora sarbide erraz eta eraginkor bat ematen diona, bide batez Gipuzkoako Bazkundearen aktibitateen eta politiken gardentasuna eta ulermena gehituz.
  • Komunikaziorako zerbitzu interaktiboak: hiritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, gizarte zibilarekin eta aktore publikoekin kontaktu hobeak edukitzeko aukera ematen dutenak, eta Gipuzkoako Bazkundearen ekimenen eta politiken inguruko kontsultak errazten dituena.
  • Salerosketa zerbitzua: oinarrizko salerosketa mota guztietara sartzeko aukera emanten du, hala nola, operazio finantzarioak, pertsonala, ekitaldien izen ematea, ikastaroen eta hitzaldien kontratazioa, agirien lorpena edota erosketa etab.

Erabilpen baldintzak

  • www.camaragipuzkoa.com web-aren erabilpena Ohar Legalak ezartzen dituen arauengatik gidatzen da. Web orri hau erabiltzerakoan erabilpen baldintzak onartzen dituzu.
  • www.camaragipuzkoa.com web-a eta bertan dagoen material guztia Gipuzkoako Bazkundearena da. Gipuzkoako Bazkundea Tolosa etorbidea 75-20018 helbidean dago eta bere helbide elektronikoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. da.
  • www.camaragipuzkoa.com web-a edo web-aren edozein zati ezingo da errepikatu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu ezta hedatu edozein helburu komertzialarentzat edo helburua beste edozien dela eta Gipuzkoako Bazkundeak bereziki baimentzen ez badu.
  • Materialen aldaketak edo hauek beste zerbaitetarako erabiltzeak Copyrightaren eta erregistratutako markaren beste eskubideen bortxaketa bat dira.
  • Arrazoi legalengatik, Gipuzkoako Bazkundeak, agintari eskudunek eskatzen dioten informazio guztia eman beharko die (espainiako legeen arabera) aldez aurretik agindu judiziala aurkeztuz gero. Agindu hau, epaileak erabiltzaileak legez kanpoko ekintzak egin dituela susmatzen duenean bakarrik ematen da.  Ustezko honetan eta justizarekin kolaboratzeko asmoarekin, Gipuzkoako Bazkundeak miaketa egin dezake eta informazioa poliziari eman, agiri judiziala aurkeztu ondoren jakina, erabiltzaileren konexioa identifikatzen duen IP helbidearen inguruko informazioa, ordu zehatza eta erabiltzailearen izena eta pasahitza, beste datu batzuen artean.
    Edozien kasutan, IP helbideak eta konexioaren orduak susmoa dagoenean bakarrik miatzen dira, erabiltzailea legez kanpoko erabilera bat egiten ari dela susmatzen denean.
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com