Merkataritza Berrikuntzaren Diagnostikoa
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak Deiadi Publikoaren berri ematen du Txikizkako Merkataritzaren barnean Merkataritza Berrikuntzaren Diagnostikoa burutzeko, Europar Batasuneko Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak eta Estatuko Merkataritza Idazkaritzak kofinantzatuta.
Zertan datza?
Deialdiaren helburua Txikizkako Merkataritzaren planeko Merkataritza Berrikuntza Diagnostikoan ETEen parte-hartzea sustatzearena da. Ekintza honen helburu nagusia saltokien lehiakortasuna hobetzea da, banan-banako Diagnostikoak eginez eta hobekuntza gomendioen txostenen bidez, saltoki horiek beraien lehiakortasuna hobetzeko metodologiak eta irtenbideak har ditzaten.
Lana establezimentuan bertan egingo da, non egin beharreko hobekuntzak aztertuko diren:
- Erakuslehioa
- Lekuan eta produktuen banaketa
- Finantza eta negoio Kudeaketa
- Lehiakortasunaren faktoreak...
eta dagokion moduan, in situ egin beharreko aldaketak, ezarri beharreko hobekuntzen proposamena...
Eta bestetik, TICen azterlan bat egingo da ondorengoak aztertuaz:
- TICen erabilera empresa-kudeaketan eta erabakiak euren erabileran
- Barne prozesuen kudeaketa
- Marketing-a eta markaren posizionamendua
Nork atera dezake etekina?
Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Bazkunde Ofizialaren lurraldearen barnean dauden ETEak edo enpresa autonomoak, 2009ko CNAEan jarduera epigrafea dutenak, 47 taldekoak edo EIZtan 64, 65 edo 66 epigrafeetan alta emandakoak. Botikak kanpo geratzen dira.
Enpresa parte-hartzailerako kostua
Programa % 100 diruz lagunduta dago
Izen-emateak eta epeak
Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).
Izen-emate epea: 2018ko abuztuaren 17etik azaroaren 16ra arte.
Aurkezturiko eskaerak kontuan hartuko dira bakarrik Bazkundeko erregistroan ordutegi barnean aurkezten diren horiena: 8:30etatik 13:30etara astelehenetik ostiralera, irailaren 20 arte eta irailaren 21etik Aurrera; 8:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara astelehenetik ostegunera eta ostiralen goizez bakarrik 8:30etatik 13:30etara.
Aurkezpen-Lekua:
- Gipuzkoako Bazkundea · Tolosa Etorbidea 75 · 20018 Donostia-San Sebastián (Ordutegia: 8:30 – 13:30h.)
- Egoitza elektronikoaren bidez, eskuragarri hurrengo helbidean: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa
Deialdi ofiziala
Deialdiaren eranskinak
Eranskin I - Berrikuntza Komertzialeko Azterlanaren deskripzioa
Eranskin II - Partehartzearen baldintzak
Eranskin III -PARTEHARTZE ESKAERAren formularioa (LEKUAK AGORTATU)
Eranskin IV - Ejekutatze Hitzarmena (jakinarazpena. GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK BETEBEHARREKOA)
Eranskin V - Eskaeren aurkezte helbideak
Informazio gehiago:
Tel. 943 000 300
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan iragarritako deialdia (149 zenbakia - 2018ko abuztuaren 3an)
Onuradun-Erlazioa
1 | ARDANTZABIDE ALTZARIAK |
2 | BELLA CUCINA |
3 | MYRIAM CHARCUTERÍA |
4 | IGAN ETXEKO TRESNAK |
5 | ELI ALBERDI BARNE DISEINATZAILEA |
6 | EXPENDEDURIA Nº 6 - ERRENTERIA |
7 | TXILLARRE EKODENDA |
8 | EXPENDEDURIA Nº2 - LEGAZPI |
9 | ETXEBERRIA BITXITEGIA-ERLOJUTEGIA |
10 | SIKOL LENTZERIA |
11 | JECA CHICO |
12 | ZBITT EIBAR |
13 | SUGAR REPOSTERÍA CREATIVA |
14 | ABEA ALTZARIAK |
15 | IKASBI |
16 | ARKU |
17 | DECO 75 |
18 | ZORIONAK |
19 | EBK |
20 | KATUKA |
21 | PORTALONDO ESTANKOA |
22 | TXOKO GOXO |
23 | NI TA NEU |
24 | BITXI KOLORE |
25 | CALZADOS VAQUERO |
26 | ITXASOA |
27 | EUSKO OPTIKA |
28 | PICKING PACK |
29 | ANEITZ |
30 | JANE |
31 | KUKUA |
32 | SALO 2 |
33 | n.06 |
34 | MAIBI |
35 | PARAFARMACIA OLAIZOLA |
36 | HOBETO BIZI |
Fondo Europeo de Desarrollo Regional Una manera de hacer Europa