Lagundex

LAGUNDEX nazioarteko eskaintzak prestatzeko laguntza integralerako zerbitzu aurreratua da. Gipuzkoako ETEei zuzendutako zerbitzua da. Zerbitzuaren helburua ETEen esportazio maila handitzea eta hauen lehiakortasuna hobetzea da , Gipuzkoako BPG eta lanpostuak gehitzeko helburuarekin.

Enpresen laaguntza integralerako zerbitzu aurreratua honek lau fase ditu:

Aukeraren azterketa

  • Aukeraren heldutasun maila aztertu.
  • Kontratazioaren baldintzak aztertu.
  • Enpresa eskatzailearen gaitasuna aztertu.
  • Aukeraren bideragarritasuna aztertu.

Eskaintzaren prestaketa

  • Eskaintza teknikoa prestatu.
  • Txosten administratiboa prestatu.
  • Eskaintza ekonomikoa prestatu.

Eskaintzaren jarraipena

  • Proposamenaren defentsa.
  • Argibideen prestaketa edota eskaintzaren aldaketak.

Kontratazioan laguntza

  • Lege laguntza.
  • Finantza aholkularitza.
  • Laguntza administratiboa.
  • Esportazaioaren kudeaketan laguntza.

 

 

logo berriak 1

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com