• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Merkantzien nazioarteko ziurtagiriak

Merkantzien nazioarteko ziurtagiriak

Jatorri-ziurtagiriak

Jatorri-ziurtagiria agiri ofiziala da eta inportatzen edo esportatzen diren merkatugaien jatorria egiaztatzen eta zehazten du.

Enpresa esportatzaileek izapidetu ohi dute, aduana- eta kontsul-eskakizunak edota dokumentu-kredituak betetzeko.

Jatorri-ziurtagiria Gipuzkoako Bazkundean izapidetu behar da, eta horretarako, esportatzaileak zehaztutako merkatugaia aipatutako herrialdean ekoiztu edota manufakturatu delako ziurtagiria aurkeztu behar du.

Eskaera prozedura online bidez egiten da, DOCUEXPORT plataforman. Hona heltzeko ondorengo helbidea erabili:

  • Ziurtagiri digitala: CAMERFIRMA bidezko ziurtagiri digitala edo NAN elektroniko edo IZENPE ziurtagiri digitala dutenena.
  • Erabiltzailea eta pashitza.

ATA koadernoak

Merkatugaien behin behineko onarpena da, eta iragankorra ez den edozein merkatugaik ekoitzi den mugetatik kanpo bidaiatzea ahalbidetzen du. ATA koadernoa aduana-izapideak egiteko modu azkarrena eta merkeena da.

  • Izaera komertzialeko azoka eta erakusteta pribatuetan zein ofizialetan erakutsi ahal izateko.
  • Merkataritza saltzaileek erakusgaiak hainbat herritan erakutsi ahal izateko aukera agiriak aldatu gabe.
  • Profesional mailako lanetan erabili ahal izateko : prentsa, irratia, zinema, instalazio teknikoak, antzerkia, kirol ekitaldiak.

Egun, aurrez aurre izapidetu daiteke soilik, inprimakien eskaera aldez aurretik egin da telefonoz edo emailez.

Erabiltzaileentzako abantailak:

  • Koaderno bat lortzeko azkartasuna eta erraztasuna.
  • Kostu bajua.
  • Agiri bakar batekin herrialde askotatik bidaiatzeko aukera.
  • Aduana izapidea erraztu eta bizkortzen du.
  • Bisitatuko diren herrialdetako aduanetan ez du berme gordailu bat beharko.
  • Nazioarteko merkataritza harremanak errazten ditu.

Kanpo merkataritzarako bestelako dokumentuen legalizazioak:

  • Kanpo merkataritzako dokumentuak izapidetzeko eta legeztatzeko zerbitzuez gain, izapide horiek guztiak errazteko zerbitzu osagarri bat eskaintzen dugu.
  • Hirugarren herrialdeetara esportatzeko dokumentu jakin batzuk behar izaten dira, adibidez, fakturak, ziurtagiriak, kontratuak, eta abar. Dokumentu horiek guztiak, oro har, hainbat erakunderen aurrean aurkeztu behar dira: Kontsuletxeak, Enbaxadak, Ministeritzak, Beste Ganberak, eta abar.

Eskaera prozedura online egiten da DOCUEXPORT plataforman, bertara heltzeko bideak:

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com