• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Nazioarteko finantzaketa

Nazioarteko finantzaketa

Lor ezazu % 25eko beherapena zure esportazioen finantzaketan

Kutxabankek eta Eusko Ganberek nazioartekotzeko-prozesuetarako aholkularitza-zerbitzuak elkarrekin eskaintzea adostu dute, eta, halaber, euskal enpresen esportazioetan % 25eko beherapena ezartzea.

Akordio honen bidez, beren zirkulatzailearen finantzaketa baldintza abantailatsuetan eskuratzeko aukera eskaintzen zaie  nazioartekotzeko-prozesuetan murgiltzen hasi diren edo murgilduta dauden enpresei, eta, beharrezkoa izanez gero, Gipuzkoako Bazkundearen nazioartekotzeko-zerbitzuak ere bai.

Horretarako, 30 milioi eurotako laguntza jarri du Gipuzkoako Bazkundeko kide diren enpresen esku, beren esportazioak lehentasunezko baldintzetan finantzatzeko. Aipatutako kopurua beste 15 milioitara zabal daiteke.

  • Oro har, tarifaren gainean aplikatuko da % 25eko beherapena.
  • Esportazio-finantzaketa indarrean duten ETEen kasuan, banku-taldearekin adostutako salneurriari aplikatuko zaio beherapena.
  • Produktu honen bezero berrien kasuan, beren kreditu-kalitatearen arabera dagokien prezioaren gainean aplikatuko da beherapena.

Hitzarmena 2015eko abenduaren 31ra arte izango da indarrean.

Kutxabankek eta Gipuzkoako Bazkundeak, sinatu duten hitzarmenari esker, bateratu egin dituzte enpresei beren nazioartekotzeko-prozesuan eskaintzen dizkieten zerbitzuak:

  • Zerga-aholkularitza
  • Merkataritza-aholkularitza
  • Merkatu-ikerketak
  • Altxortegia
  • Finantzaketa
  • Truke-asegurua
  • Kobrantzak eta ordainketak

Hitzarmenaren abantailak ezagutzeko, bete ezazu inprimakia, eta zurekin harremanetan jarriko gara, zure kasua ezagutzeko eta gure profesionalengana bideratzeko.                       

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com