• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Nazioartekotzeko plana eta estrategia

Nazioartekotzeko plana eta estrategia

Gogoeta estrategikoa egiteko laguntza. Gogoeta hori lagungarria izango zaio enpresari...

  • Egun dituen lehiatzeko aukerak aztertzeko.
  • Kokapen estrategikoa definitzeko.
  • Nazioartekotzeko estrategia definitzeko.
  • Merkatuetara sartzeko biderik egokiena identifikatzeko.
  • Xede diren merkatuak hautatzeko.
  • Kanpo merkatuetan epe laburrean eta luzean bete beharreko helburuak eta ekintza-planak ezartzeko.
  • Plana ezartzeko laguntza. Nazioarteko jarduerari buruzko tutoretza eta prestakuntza.

Nazioartekotzeko prozesuetan aditua den teknikari baten laguntzarekin, enpresaren egungo negozio-eredua eta nazioartekotzeko aukerak aztertuko ditugu. Horretarako, nazioartekotzeko estrategia egokiena hautatuko dugu kontuan hartuta enpresaren produktua, xede merkatua, gaitasunak eta baliabideak. Horrez gain, enpresak merkatuari eskaini diezaiokeen balio-eskaintza definituko dugu, haren abantaila lehiakorra oinarritzat hartuta.

Nazioartekotzeko estrategia definitu ondoren, merkatuak segmentuetan banatzeko irizpideak ezarriko ditugu, lehentasuna duten merkatuak hautatuko ditugu eta nazioartekotzeko plana prestatuko dugu. Plan horretan ekintza jakin batzuk proposatuko ditugu, merkatuko. Nazioartekotzeko prozesuetan aditua den teknikariak planaren ezarpenaren lehenengo fasea gainbegiratuko du (lehenengo urtea) eta jarraibideak emango dizkio enpresari nazioartekotzeko plana ezartzeko prozesua behar bezala burutu dezan.

Informazio gehiago eskatu

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com