Sales Office

Kanpoko merkatuetako ekintza komertzialen kudeaketa eskaintzen dugu hau egiteko baliabide edota ezagutza nahiko ez duten enpresei, edo helburu konkretu hau betetzeko departamentu jakin bat ez dutenei.  Bezero-zorroa sortzen dugu enpresak bakarka iritsi ezin diren aktibitate sektore berrietan edota eremu geografiko berrietan. 

Gipuzkoako Bazkundea zure departamentu komertziala izango da. Zure enpresaren helburuak kontutan hartuz negozioaren hedapena kudeatuko du, zure esanetara jarriko dugun taldeak duen ezagutza, profesionaltasuna eta eskarmentu luzeari esker. 

Zuen negozioa hedatzen lagunduko dizuegu beraz, egitura osatu eta malgu bat eskainiz, kostuak eta arriskuak gutxituz, eta babes eta konfidentzialtasun gorena bermatuz zerbitzuak irauten duen bitartean.

Informazio gehiago eskatu

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com