• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Xpande DIGITAL

Kanpo merkatuetan posizionamendu digitalerako plana-Xpande DIGITAL

Marketin digitalak berebiziko garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei kanpo merkatuetan negozio aukerak erakartzeko bidean.

Horregatik XPANDE DIGITAL PROGRAMAn parte hartuko dugu.

Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresako on-line estrategia bultzatuko duen ekintzak egiteko,  herrialde jakin batean ahalik eta negozio aukera gehien lortzeko helburuarekin eta zure nazioarteko estrategia marketin digitalaren erraminta ezberdinen bitartez  indartuz.

Zertan datza Xpande Digital programa?

1.Fasea: Aholkularitza

Zure enpresaren on-line posizionamenduaren analisia herrialde jakin batean, beharrak eta hobekuntza aukerak antzemateko.

Diagnosiaren ondoren marketin digitaleko ekintza plan pertsonalizatu bat eratuko dugu, zure bezero, produktu, zerbitzu eta herrialdea kontutan hartuz. Ekintza hauek programaren 2. fasean ezarriko dira.

2.Fasea: ekintzen  ezarpena

Marketin digitaleko ekintza plana abian jartzeko laguntza ( Fase hau enpresak aukeratutako publizitate enpresarekin egingo da).

XPANDE DIGITAL programan egin daitezkeen ekintzen adibideak:

  • Hizkuntza ezberdinetan enpresako webaren edukien SEO posizionamendua
  • Webaren SEM posizionamendua: bilatzaile eta Internet plataformetan  enpresaren ikusgaitasuna hobetuko duten ekintzak.
  • Landing pages: sorkuntza eta diseinua
  • Email marketina: bezeroen eta bezero izan litezkeenen kaptazioa, garapena eta fidelizazio estrategia indartzeko erramintak.
  • Sare sozialetako (SMM)  kanpainen sorkuntza eta diseinua.
  • “Content marketing” edukiak sortzeko ekintzak. Bilatzaile eta sare sozialetan kanpainak…

Zeintzuk dira enpresa parte-hartzaileentzako onurak?

Interneten aukera komertzialak sortzeko erraminta bezala erabiltzea.

Webeko trafikoa handitu eta ondorioz, fakturazio eta etekinak handitzeko aukera.

Leads eta bezero berrien kaptazioa.

Zein enpresa izan daiteke onuradun?

Gipuzkoako ETEak

Parte – hartzen duen enpresarentzako kostua

1.Fasea:

Kostuaren %100 diruz lagunduta.

2.Fasean:

%50 diru laguntza, 4000 € ko inbertsioko mugarekin.

Ekintzak aurrera ateratzeko aukeratzen den enpresaren aurrekontua gehienez 4000 € takoa izan behar du (BEZa kontutan hartu gabe), eta aurretik enpresak berak egin beharko dio aurre kostuari.

Enpresak jasoko duen gehienezko diru-laguntza 2000 € koa izango da, beti ere gastua ezarritako epe eta balditzetan justifikatzen bada.

Oharra: Enpresak kostu handiagoko ekintzak burutu ditzake, baina laguntzak ez du inoiz inbertsioaren %50 a gaindituko, eta beti ere 2000 €ko mugarekin enpresa bakoitzeko.

Izen-emate eta epeak

Izen-emate epea: 2019ko abenduaren 30a.

Eskaera aurkezteko lekua: Gipuzkoako Bazkundea

Izen-emateak mugatuak dira (Aurrekontua agortu arte).

Informazio gehiago

Amaia Vaqueriza
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Deialdi honen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan da.

ExpandeDigital

Erlazionatutako dokumentu eta loturak

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com