• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak IRIZARi eman dio urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak eta Cut&Grow-ek elkarkidetza hitzarmena sinatuko dute Gipuzkoako enpresen mozkinak areagotu eta lehiakortasun kokalekua hobetzeko

Elkarrekin bi urteko lana uztartu ondoren, Gipuzkoako Bazkundeak eta Cut&Grow-ek akordio hau hitzartzen dute, helburu nagusia Gipuzkoako enpresei beren mozkinak hobetzea izanik, optimizazio tekniko, ekonomiko eta legezkoaren bidez.

Endika Sánchez Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko Idazkari Nagusia: “Cut&Grow-ek emaniko Zerbitzuak gure interesa piztu ondoren, bere eraginkortasuna balioztatu nahi izan genuen erakundean bertan lana eginez Zerbitzu Entitate gisa eta, egiaztatze aldera, 2 proiektu-pilotu planteatu genituen puntako industrien gainean. Bazkundearen eta enpresen, zuzendaritza buruen eskutik, emaitzak partekatu ostean, enpresekiko zerbitzu eta laguntza bokazio bera partekatzen dugula ikusi dugu, eta hori enpresen mozkinen areagotzean eta kudeaketaren hobekuntzan antzematen da, benetako emaitzetan."

José Ángel Zabalegui, Cut&Growth Negozio Garapeneko Zuzendaria: “Oso atsegina da niretzat proiektu hau Gipuzkoako enpresei zabaltzea Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, nazio mailan erreferente handikoa baita Camaren berrantolatze estrategikoan, ezagutza metatuz eta balio handiko zenbait zerbitzu garatuz, benetako helburu bakartzat izanik enpresei laguntzea,eta helburu horretan bat egiten dugu,inolako zalantzarik gabe.”

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com