Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak II.Enplegu Feriaren balorazio positiboa egiten du

Gipuzkoako Bazkundeak oso positiboki baloratzen du maiatzaren 8an egin zen II. Enplegu Feria enpresen parte hartze handiagatik, kontutan izan da joan den urtean parte hartu zutenen kopurua bikoiztu zela.

 

Ferian parte hartu zuten enpresek feria positiboki baloratzeaz gain parte hartu zuten pertsonen profilen egokitzea eta aurkeztutako eskaintzak baloratu dituzte era positiboan. Horrez gain gazteen jarrera eta prestakuntza nabarmendu dute. Ferian parte hartu zuten 40 enpresek, 18 industria sektorekoak eta 24 zerbitzuetakoak 50 kontratazioa egiteko asmoa dutela adierazi dute.

Feriara 275 pertsona langabe gerturatu ziren, %50 emakumeak eta %50 gizonezkoak, bataz besteko adina 31 urtekoa izan zelarik. Hauen balorazioa ere oso positiboa izan da langabe dauden gazteak, eta baita lan bila ari diren edozein adinetako pertsonak, talentu bila ari diren Gipuzkoako enpresekin harremana izatea lortu zutelako. Horrez gain azpimarratzekoa da ere, langabezian dauden pertsonez gain lanez aldatu nahi duten edo lanean hobekuntza bat nahi duten pertsonak hurbildu zirela bigarren edizio honetara.

Beste behin ere, datuek feria arrakasta bat izan dela adierazten digute, feriaren helburua bete delako: langabezian dauden pertsonak lan merkatura hurbiltzea, talentua Gipuzkoako enpresetara hurbiltzea.

Bigarren edizio honetan feriak ohiko bazkideez gain, Europako Gizarte Funtsa eta “Sistema Nacional de Garantía Juvenil”, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako departamentuaren babesa izan du.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com