Albisteak

500 saltoki inguruk parte hartu du Gipuzkoa Bazkundeak datuen babesen inguruan eman dituen tailerretan

Gipuzkoako Bazkundeak DBEOaren inguruan eman dituen tailerrak interes handia piztu dute Gipuzkoako merkataritza enpresen artean. Bostehun saltoki inguruk, 495 zehatz mehatz, parte hartu dute Gipuzkoa osoan zehar zabaldu diren tailer ezberdinetan.

Tailer hauen helburua, maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Datuak Babesteko Erreglamendu Orokor berriaren ezarpena erraztea izan da, merkataritza enpresek euren egunerokoan ezartzeko lana erraztea, hala nola kontaktuen berehalako baimena modu eraginkor batean jasotzeko era egokiena erakutsiz, beti ere DBEOak eskatzen duen araudipean.

Tailerrak maiatzean eta ekaineko lehenengo astean egin dira Gipuzkoako lurralde osoan zehar, zehatzago esateko Hernanin, Tolosan, Irunen, Errenterian, Zarautzen, Arrasaten, Beasainen, Donostian eta Urretxun. Tailerrak oso ondo baloratuak izan dira partehartzaileengatik, 9ko bataz besteko nota lortuz.

Tailer hauek merkatari txikiei zuzenduak egon dira eta Euskal Merkataritzaren Topaketaren XX. edizioan barneratzen dira. Topaketa Eusko Ganberen eta Eusko Jaurlaritzeren ekimena izan da eta “Errealitatea digitala bilakatzen ari da” lelopean burutu da merkataritza enpresetan digitalizazioa sustatzeko helburuarekin.

Jardunaldi informatiboak

Merkatariei zuzendutako tailer hauez gain Gipuzkoako Bazkundeak, Audicontarekin elkarlanean, Gipuzkoako enpresa sare osoari zuzendutako bi jardunaldi informatibo egin ditu. Jardunaldi hauen helburua Datuak Babesteko Erreglamendu Orokor (DBEO) berriaren ezarpenak gure enpresetan izango dituen ondorioak ezagutu araztea izan da. Jarduanaldi hauek arrakastatsuak izan dira 200 pertsona baino gehiagok parte hartu baitute bertan, baina ez dira bakarrak izango Gipuzkoako Bazkundeak jardunaldi informatibo gehiago eskainiko baititu Espainiako Gobernuak Espainiako legea Europako araudi berrira egokitzen duenean.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com