• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • "Croqueta y Presumida" 2016ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Albisteak

Pedro Esnaola aukeratu dute berriro ere Gipuzkoako Bazkundeko presidente

Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzuak eta Itsasketa Bazkunde Ofizialaren Osoko Bilkura gaur ekainak 29, ostirala, osatu da eta bertan Pedro Esnaola Latasa aukeratu dute presidente hurrengo lau urtetarako, 2018-2022 denboraldirako. Presidenteaz gain, Batzorde Exekutiboa ere aukeratu da: Pedro Esnaola Latasa (presidentea); Ione Lazpiur Elcoro-Berecibar (predidenteorde 1º); Juan Vicente Erauskin Garmendia (presidenteorde 2º); David Llordés Arratibel (diruzaina); Carmen Echeverría Gibert (batzordekidea); María Lasa Irizar (batzordekidea); Ander Aizpurua Susperregui (batzordekidea) eta Aitor Egurrola Marzo (batzordekidea). Pedro Esnaolarena izan da aurkeztu den hautagaitza bakarra.

Gipuzkoako Bazkundeko barne-erregimeneko arautegiak dionaren arabera, saioa Osoko Bilkurako 59 kideen postu jabetzearekin hasi da. Hauek guztiak, euren aktibitatea Gipuzkoako Lurralde Historikoan industrian, merkataritzan, zerbitzutan eta itsasketan egiten dituzten talde ekonomikoen ordezkari dira eta
Gipuzkoako Bazkundeko hautesle-erroldaren barne daude, 68.409 enpresek eta automomoek osatzen duten hautes-errolda. 59 kideetatik, 40 enpresa Gipuzkoako enpresa sektore ezberdinetako parte dira; 8 Lurraldeko bizitza ekonomikoan aitortutako prestigio duten pertsonak dira; eta 11 Gipuzkoako Bazkundeari borondatezko ekarpenak egiten dituzten enpresek osatzen dute. Osoko bilkurak euren kideen %63a berritu du eta %25 emakumeak dira.

Aurkeztu den hautagaitza bakarra, Pedro Esnaola Latasarenak guztien adostasuna lortu du. Saioak, Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea izan du buru. Berarekin batera Endika Sánchez Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko Idazkari Nagusia izan da eta baita Osoko Bilkurako kide nagusiena eta gazteena ere, Juan Antonio Mañero Velasco (Siliconas Silam) eta Gorka Elustondo Aizpurua (Reiner Medical), hurrenez hurren.

Gipuzkoako Bazkundeko Gobernu Kideak berritzeko hauteskunde prozesua (Presidentea, Batzorde Exekutiboa eta Osoko Bilkura) apirilaren 17an hasi zen 68.409 enpresek eta autonomoek osatzen dute hautes-errolda publikoa eginez. Hauek guztiak Osoko Bilkura osatzen duten 59 kideengatik ordezkatuak egongo dira.

Ekainaren 28an, hautagaitza bakarra aurkeztu zen Presidentetzarako eta baita Batzorde Exekutiboa osatzeko zerrenda ere. Gaurko bilkuran Osoko Bilkurako kideek sekretupean eta modu pertsonalean bozkatu dute. Agintaldi honen iraupena lau urtetakoa da eta inork ez du ordainsaririk jasotzen.

Pedro Esnaola Latasaren curriculuma

Pedro Esnaola Latasa Donostiako da (1965/11/08). Ekonomia Zientzietan lizentziatuta da Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultean – Euskal Herriko Unibertsitatea, eta horrez gain, Donostiako-Deustuko Unibertsitateko MBA Exekutive master bat du.

Gaur egun, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea izateaz gain (2010etik) beste kargu hauek betetzen ditu.

  • Quimatryxeko Presidentea
  • Oncomatryxeko Kontseilaria
  • Natrako Kontseilaria
  • Basque Health Clustereko Presidentea
  • Gipuzkoako Bazkundeko Arbitraje Auzitegiko Presidentea
  • Pasaiako Portuko Agintaritzako Kontseilaria
  • Ortzibiako Kontseilaria, Hondarribiako Aireportua Sustatzeko elkartea
  • Zaisako Kontseilaria, Irungo Aduana Ingurunea Sustatzeko elkartea
  • AGIPADeko, Drogen Abusuraren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoako Elkarteko Zuzendaritza-Batzordeko kidea

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com