• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Merkataritza Berrikuntza Diagnostikoen garapenerako laguntzen deialdia irekita dago

Albisteak

Merkataritza Berrikuntza Diagnostikoen garapenerako laguntzen deialdia irekita dago

Merkataritza enpresa txiki eta ertainei zuzendutako Merkataritza Berrikuntza Diagnostikoen garapenerako laguntza publikoen deialdia irekita dago. Deialdi hau Txikizkako Merkataritza Programan barneratzen da eta Europar Batasuneko Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak eta Estatuko Merkataritza Idazkaritzak kofinantzatzen dute.  Deialdiaren helburua Txikizkako Merkataritzaren planeko Merkataritza Berrikuntza Diagnostikoen ETEen parte-hartzea sustatzea da.

Ekintza honen helburu nagusia saltokien lehiakortasuna hobetzea da, banan-banako diagnostikoak eginez eta hobekuntza gomendioen txostenen bidez, saltoki horiek beraien lehiakortasuna hobetzeko metodologiak eta irtenbideak har ditzaten.

Lana establezimentuan bertan egingo da, non egin beharreko hobekuntzak aztertuko diren: erakuslehioa, lekuan eta produktuen banaketa, finantza eta negoio kudeaketa,

lehiakortasunaren faktoreak... Horrez gain IKT azterlan bat ere egiten da, hala nola IKTen erabilera enpresa-kudeaketan eta erabakiak euren erabileran aztertuz, barne prozesuen kudeaketa begiratuz eta marketing-a eta markaren posizionamendua ikuskatuz.

Laguntza hauek jasotzeko interesa duten Gipuzkoako merkataritza enpresa txiki eta ertainak Gipuzkoako Bazkundean izena eman beharko dute azaroaren 16a baino lehen.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com