• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Ehundik gora enpresa eta zentru teknologikok parte hartu dute Mugaz bestaldeko Fabrikazio Gehigarriaren jardunaldian

Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako Bazkundeko BasquEAT proiektuak Europa eta Gipuzkoako nekazaritza elikagaien sektoreko enpresak elkartu ditu Donostian

BasquEATek nekazaritza elikagaien sektoreko erosle europearren alderantzizko misio bat antolatu du, BasquEAT proiektuan parte hartzen duten enpresen eta europatik etorritako 9 banatzaileen artean harreman kormertzialak ezartzeko.

Topaketa Donostiako Arima Hotelean burutu da eta nekazaritza elikagaien sektoreko 20 enpresek parte hartu dute, hamaika gipuzkoarrak, BaquEAT proiektuan parte hartzen dutenak (Bruños e Hijos, Bacalaos Azkuene, Casa Hierro, Dastatzen, Irura Urdaitegia, Jaki Ona, Nakulas, Patés Zubia, Quesos Aldanondo, Rafa Gorrotxategi eta Txakoli Zudugarai) eta bederatzi enpresa Europako herrialde ezberdinetatik etorritakoak: Frantzia, Alemania, Suitza, Holanda, Erresuma Batua, Italia, Norvegia eta Finlandia.

Alderantzizko misio honen helburua erosleak ekoizleen jatorrizko lekura erakartzea da horrela aldebiko bilerak sortuz enpresa partehartzaileen artean. Horrez gain erakusketak eta produktuen dastaketak egiten dira, eta baita enpresei bisitak ere.

BasquEAT proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua du laguntzaile eta bere sorburua elikadura-industria indartu beharrean datza, sektoreko enpresa desberdinen arteko lankidetzaren bitartez, lehiakortasunean irabazteko, sinergiez baliatzeko, eta dimentsioa nahiz nazioarteko presentzia handiagotzeko. Proiektuaren helburuek oinarri hauek dituzte: alde batetik, nazioarteko banaketa-sare bat ehuntzea, Gipuzkoako nekazaritza- eta elikadura-enpresa esportatzaileen kopurua handitzea, merkataritza-aukerak sortzea, eta proiektuan parte hartzen duten enpresen fakturazioa eta bezero zerrenda areagotzea, eta beste alde batetik, sektoreko enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza sustatzea, eta merkatuak dibertsifikatzea.  

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com