• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak industria-robotika enpresan nola aplikatu azaltzeko jardunaldia antolatu dute

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak industria-robotika enpresan nola aplikatu azaltzeko jardunaldia antolatu dute

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “Robotak 4.0 Industriaren zerbitzura” izenburupean. Jardunaldia gaur, asteazkena, urriak 24, burutu da Donostiako Miramongo Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian eta 150 pertsonatik gora izan dira bertan.

Jardunaldia "Gipuzkoa Teknologikoa"ren hamaseigarren edizioan barneratzen da eta enpresei zuzendua egon da, eta hauei robotikak laugarren industria iraultzan zein paper jokatzen duen ezagutu araztea izan du helburu: zein den egungo egoera eta bere erronkak azaldu dituzte eta batez ere teknologia hau enpresetan nola aplikatu erakutsi dute, beti ere kontutan izan da industria produktibitatea ezin dela ulertu gizakien eta makinen arteko lankidetzarik gabe.

4.0 industriaren estrategiaren barruan, bilakaerarik handieneko arloetako bat industria-robotika da. Robotika horri esker, lan errepikakor eta arriskutsuak automatizatu eta saihestu egiten dira, pertsonek balio eta sormen handiagoko lanak egin ditzaten. Gero eta zorrotzagoa den egungo merkatuan, bizkor erantzun behar zaie eskaerei. Horretarako, gure enpresen produktibitatea, efizientzia, kalitatea, lehiakortasuna, malgutasuna, kostuen aurrezpena eta fidagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten teknologiak eta funtzionalitateak eskaintzen ditu robotikak.

Jardunaldia sektoreko adituen hitzaldiekin osatu da: hornitzaileak, ikerketa zentruak eta unibertsitateak. Lehenengo hitzaldia Jorge Juan Gil Nobajasek, Titular de Ingeniería de Sistemas y Automáticako Irakasleak burutu du industria-robotika Unibertsitatearen ikuspegitik aztertuz. Jarraian Álvaro Bertelsenen, Vicontecheko Ikerlari Seniorraren txanda izan da. Berak onartu duenez robotika ondo finkatuta dago industria, manufaktura eta logistika arloetan baina osasun sektorean oraindik gainditu gabeko gaia dela adierazi du, “erronkaren zati handi bat sentsore, eragingailu eta gaitasun kognitibo hobeak izatean datza horrela robotak ziurtasun gehiagorekin aritu daitezke osasun giroan, kontutan izan behar delako sektore hau industrialak baino arriskutsuagoa dela eta ez jakintasun giro batean aritzen garela” eta gogora arazi du sentsore arloko eta adimen artifizial arloko tekonologien azken aurrerapenek erronka honetan aurrera egiteko aukera ematen dutela, horrela osasun zaintzarako roboten arrakasta handitu daitekeelarik. Hurrengo hitzaldia Loreto Susperregiren, IK4-Teknikereko Robotika Koordintzailearen esku egon da. Bere mintzagaia aplikazio aurreratuak sortzeko aukera ematen duten robotika kolaboratzaileak eta teknologiak izan da, horretarako “robotika berriak” ematen dituen aukera teknologikoak azaldu ditu eta baita aurkitzen eta garatzen ari diren aplikazioak ere. Héctor Herrerok, Tecnaliako Ikertzaileak fabrikaziorako erabiltzen den robotika malguaren aplikazioen gaiari buruz hitzegin du. Bien bitartean, Cesar Gonzalvok, Iruña Tecnologías de Automocióneko Zuzendari Komertzialak, robotika kolaboratzailea zer den azaldu du ohiko robotikarekin dituen ezberdintasunak erakutsiz. Jardunaldia amaitzeko Fernando Sánchezek, KUKA Iberiako CEOak robotikaren etorkizuneko joerak aurkeztu ditu.

 Gipuzkoa Teknologikoa

"Gipuzkoa Teknologikoa" programa 2003an sortu zen. Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu. Jardunaldi hauetan informazioaren eta komunikabideen teknologien erabilpenarekin erlazioa duten gai ezberdinak jorratzen dira: interneten segurtasuna, tresna hauek negozio katea hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak, Gauzen Interneta, Big Data, 0.4 Industria, Blockchain, Cloud computing, Fabrikazio gehigarria...

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com