• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Euskadiko 28 enpresek La Habanako Nazioarteko Ferian – FIHAVen parte hartuko dute

Albisteak

Euskadiko 28 enpresek La Habanako Nazioarteko Ferian – FIHAVen parte hartuko dute

Gipuzkoako Bazkundea buru izanik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Eusko Ganberak Kubara itzuliko dira berriro ere euskal enpresak Kubako merkatura gerturatzeko asmoz. Euskal Ganberek 1999 urtetik antolatzen dute euskal enpresen parte hartzea feria honetan.

Aurtengo edizioa, XXXVI. zehatz mehatz, hilaren 29an, astelehenean hasiko da eta azaroaren 2an, ostiralean amaituko da. Kasu honetan sektore anitzeko 28 enpresek parte hartuko dute, horien artean energia, motoreak, elektrizitate maneiuak eta hotel hornikuntza sektoreak nabarmentzen direlarik. Euskal enpresak, astelehenean bertan inauguratuko duten euskadiko pabilioian, 9. zenbakian, kokatuko dira. Expo Kuban 70 herrialde baino gehiago egongo dira ordezkatuta.

 

La Habanako feria kontaktu gune bat da. Kubako enpresa garrantzitsu guztiak pasatzen diren gunea da, oso feria egokia beraz herrialdean sartzeko edota bezeroak diren edo izan daitezkeen Kubako enpresa guztiekin kontaktuak berritzeko.

Kuba aukera berrien merkatua

Kubako ekonomian egiten ari den aldaketa handiena kanpoko inbertsoreei irekitzeari lotuta dago eta hauek egunerokoan izango duten eraginari. Estatu Batuekin harreman komertzialak irekitzeko kontuak ere eragin berezia izan du gai honetan, nahiz eta hau pixkanaka burutzen ari den. Kontutan hartzekoa da ere Atzerriko Inbertsioen Lege berria, ekonomia dinamizatzeko eta atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektu berriei atea ireki dielako, espazio berrien garapenaren sustapenaren bitartez, Mariel Cuba Garapen Gune Berezia den bezalaxe.

Esportazioak EAEtik Kubara

Kubara heltzen diren kanpoko inbertsioak honako sektoreetan biltzen dira: oiarrizko industria (energia, meatzaritza eta porlana), turismoa, eraikuntza, industria arina, nekazaritza eta elikadura industria. Espainiako enpresentzat, turismoak eta hoteletarako hornikuntzen kontatuak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute (eraikuntza materialak, taldeak, altzariak edota elikadura eta edariak). Espainia Kubaren hirugarren sozio komertziala da Venezuela eta Txinaren atzetik. Dena den, kontutan izan behar dugu azken urte hauetan kanpo merkatuaren hazkundea gelditu egin dela herrialdeak dibisak lortzeko duen zailtasunarengatik, bere esportazioak hazten ez direlako eta atzerritik iristen diren bidalketak batez ere Venezuelakoak murriztuak geratzen ari direlako ordainketa epeak betetzeko zailtasunarengatik.

Euskal Autonomi Erkidegoko enpresek Kubara egiten dituzten esportazioak, herrialdeak euskal enpresen artean sortzen duen interesaren islada da. 2017an esportazio hauek espainiako esportazioen %15a baino gehiago izan ziren, eta aurten Espainiatik Kubarako esportazio orokorren maila berdinari eutsi diote. Herrialdeak dituen finantza gora beherek zailtasunak sortzen dituzte ordainketen konpromisuak bete ahal izateko orduan eta hori dela eta ordainketa epeetan gehiegizko luzatze bat ematen ari da, ekonomi sektore batzuetan batibat.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com