Albisteak

OUKA 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Arrasateko OUKA (emakume eta gizonezkoen moda) 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Saria Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVI. edizioan jaso du, bertan Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea izan da. Sari banaketa ekitaldia Euskaltelek, Iberdrolak eta Kutxabankek babestu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoen laguntza izan du.

OUKAk 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria jaso du bere kudeaketa ereduagatik, ekintzaile espirituagatik, iniziatibagatik, enpresan ezarritako teknlogiengatik, berezorai zuzentzeko eragatik eta ingurunearekiko duen konpromezuarengatik.

OUKA Maialen Bordak sortu zuen 2014ean “Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua” lelopean. Diseinu eta moda ikasketak amaitu ondoren eta sektorean jasotako esperientzairekin, 27 urte zituelarik bere multimarkako lehen denda ireki zuen Arrasaten.

Urte bete beranduago, 2016ean, www.ouka.es ecommercea sortzen du eta 2017an Amazon erako mundu-mailako webgunetan probatzen hasten da euren barruko gaitasun logistikoaren kudeaketa ezagutzeko. 2018an OUKAk bere bigarren denda fisikoa irekitzen du Beasainen eta han ezartzen du bere biltegi nagusia eta barne kudeaketa. OUKA enpresak urte hauetan duen hazkundeari esker langile bat izatetik 6 izatera pasako da eta euren berezko marka sortuko dute negozioari balioa gehituz eta horrela konpetentziarekin ezberdintzen direlarik merkatuan kokatuz.

Gaur egun bi denda dituzte eta biltegi nagusi bat Beasainen produktuen kudeaketa eta banaketarako. Hiru aldiz astean mugitzen dituzte produktuak denden artean guztia hornitu ahal izateko eta eskariei erantzuteko. Bi salmenta puntu izateak eta online plataformek mugimendu gehiago egiteko aukera ematen die, kantitate handiagoekin lan egiteko aukera eta baita salmenta gehiago sortzeko eta onurak handizeko ere. Honekin guztiarekin bezeroei eusten eta berriak bilatzen saiatzen dira horretarako eskaintzak, zozketak, sare sozialak, denda fisikoak eta online dendak erabiltzen dituztelarik.

OUKA osatzen duen lan taldeak horrela definitzen du bere burua: “lan talde gazte eta dinamikoa prestakuntza jarri batekin eta merkatuak eskatzen dituen behar berriei egokitzen dena”. Eta beraiek adierazten dutenez euren arrakastaren gakoak motibazioa, ezinegona eta egiten dutenarekin disfrutatzean datza.

 

Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak

Gipuzkoako Bazkundeak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoekin egin du lan, beste behin ere, sariak Gipuzkoa osora gerturatzeko helburuarekin. Sariak partehartzaileagoak eta esanguratsuagoak bihurtuz. Gipuzkoako sariak.

Helburu hau argi eta garbi islatzen da "10 bitxiak" sarian, eskualde bereko merkatariak direlako Gipuzkoako 10 merkataritza enpresa nabarmenenak aukeratu dituztenak, lurraldeko merkataritza bitxien mapa sortuz.

Ondorioz hauek dira Gipuzkoako merkatariek saritu dituzten dendak: Deba Garaia eskualdekoek Bergarako IGARO Lurrindegia saritu dute. Urola Garaikoek Zumarragako Itxura ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Debako Estilo arropa denda eta Bidasoaldekoek Irungo Zebra Store and Gallery moda saritu dute, Donostian GARRARTE Dulces Artesanos saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Lasarte-Oriako Salazar Profesional ileapaindegi eta estetika produkutak saritu dute eta Goierri aldean Beasaingo Labores OTEA denda. Oarsoaldea eskualdean Errenteriako Calzados KORO saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako Pastelería Ibañez-Gozona. Urola eskualdekoek, azkenik, Azpeitiako Kiribil Ekodenda saritu dute.

Eskualdeko merkataritzaren ezaugarri diren balore, irudi eta prestigioa adierazten dutelako saritu dituzte merkatari hauek guztiak "10 bitxiak" sariarekin.

BERRIZ Enpresa

Edizio honetan lehen aipatutako sariez gain beste sari berezi bat ere emanda da. BERRIZ Enpresa programa barruan Gipuzkoan egin den lehen eskualdatze arrakastatsuri eman zaio saria ereduzko eskualdatze bat izateagatik eta saritutako merkataritza enpresa Tolosako Maite Estetika izan da. Maite Estetika, 2015ean Maite Jiménezek Eli Karrerari eskualdatutako negozioa da, gaur egun hazten jarraitzen duen negozioa.

Eskualdatze hau BERRIZ Enpresa programari esker burutu zen. BERRIZ Enpresa Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Eusko Ganberek exekutatuko programa da eta enpresen jarraipena erraztea du helburu, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetako enpresena hain zuzen.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com