• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Javier Zubia izango da Gipuzkoako Bazkundeko idazkari nagusi berria

Albisteak

Javier Zubia izango da Gipuzkoako Bazkundeko idazkari nagusi berria

Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkurak Javier Zubia Guruceta izendatu du Gipuzkoako Bazkundeko Idazkari Nagusia, eginkizun hau Zuzendari Nagusiaren eginkizunekin batera beteko du. Izendapena, gaur onartua izan da Osoko Bilkura guztiaren adostasunarekin.

 

Javier Zubia Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Finantziazioari eta nazioartekotzeari lotutako jarduera profesional zabala du, 2016tik SAPA Enpresako Finantza Plangintza Zuzendaria da, bertan konpainia honek Michiganen egin duen ezarpen industrialaren arduraduna izan da.

Urte bat lehenago, 2015ean, ESTUDI GRAF enpresarentzatz merkatu berriak irekitzeaz arduratu zen Gerentearen Alboko Zuzendari karguan zegoen bitartean. 2010 eta 2015 urteen artean KUFINEXeko Zuzendari Nagusia izan zen. Kufinex, Kutxak (ondoren Kutxabank izan dena) eta Gipuzkoako Bazkundeak sortu zuten honako helbururekin: aholkularitza eta finantzazio produktuak elkartu zerbitzu ezberdin bat eskaintzeko.

Kanadan eta Frantzian produkzio fabrikak dituen munduko zelulosa produktore handienetako bat den enpresan, TEMBEC INC-en, Zuzendari Komertziala eta Nazioarteko Zuzendari izan zen taldearen salmentak Europan, Txinan, Turkian eta Afrika Iparraldean bermatuz. Horrez gain, Europako Tembec Taldeko Zuzendari Batzordeko kidea izan zen. Tembenc Inc egon aurretik lau urtez (1.994-1.998) PETERSON ESPAÑOLA enpresan egon zen Zuzendari lanak betetzen. Peterson enpresak, nazioarteko fabrikanteek produzitutako zelulosa komertzializatzen du Espainia eta Portugalen.

Javier Zubiaren ibilbide profesionala finantziazioari eta nazioartekotzeari lotuta egon da hasiera hasieratik, 1.990 urtetik 1.993 urtera BANESTOk Madrilen duen egoitzan nazioarteko finantziazio departamentuko kide izan baitzen.

Gipuzkoako Bazkundeak izendapen hau poztasunez hartzen du “poztasun handia da enpresa munduan horrelako ibilbidea duen pertsona bat izatea gure artean eta nazioarteko merkatuetan hain esperientzia zabala duena, kontutan izan behar baitugu erakundearen erronka nagusietako bat Gipuzkoako enpresak merkatu berrietara ateratzen laguntzen jarraitzea dela”. Bide batez, Gipuzkoako Bazkundeko Osoko

Bilkurak eta Batzorde Exekutiboak une hau baliatu nahi izan dute Endika Sánchez Aguirrek urte hauetan zehar erakundean eta erakundearengatik egin duen lana goraipatzeko eta eskertzeko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com