• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak %2,3ko hazkundea aurreikusten du 2019rako

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak %2,3ko hazkundea aurreikusten du 2019rako

Gipuzkoako Bazkundeak landutako Enpresarial Perspektiben inkestak adierazitakoaren arabera Gipuzkoako enpresek 2018a emaitza positiboekin itxiko dute, 2019rako aurreikuspenak zuhurragoak diren bitartean.

 

Donostia – 2019ko urtarrilaren 31a - Gipuzkoako Bazkundeak Europako gainontzeko Ganberekin batera egindako Enpresarial Perspeketiben inkestak honako hau erakusten du: 2019rako lurraldeko enpresen aurreikuspenak aurreko urtekoak baino leunagoak dira, 2018a urte emankortzar jo duten bitartean. Gipuzkoako Bazkundeak %2,3ko hazkundea aurreikusten du 2019an eta %2,8a 2018an.

Munduko ekonomiari dagokionez, hazkundea %3,5ekoa izango dela aurreikusten da.

G 01

Eurogunearen hazkundea leunagoa izango da, %1,6a, arrazoiak: Alemania, Frantzia eta Italia bezalako herrialde garrantzitsuenen aurreikuspenak ahuldu egin direla. EEBBen hazkundea lau hamarren jaitsiko da, 2018ko %2,9tik 2019ko 2,5era pasaz. Ekialdeko Europako ekonomia eta Latinar Amerikako hazi egingo dira. Ekialdeko Europak %2,8ko hazkundea aurreikusten du, Poloniako Ekonomiaren %3,5eko igoerarekin Errusiaren %1,6arekin. Latinar Amerikaren hazkundean hobekuntza bat espero da, %2a. Hobekuntza hori Brasilek sustatuta etorriko da, herrialde honek %2,5a igoko dela aurreikusten baita. Peruren aurreikuspena berriz, %4,1ekoa da.

G 02

Adierazle hauek aurkezten digutenaren arabera, Gipuzkoako enpresentzat erabakiorrak diren merkatuen hazkundea leunagoa izango da 2019an, baina era berean munduko beste herrialdeetan, Asian, Afrikan eta Latinar Amerikan, aukerak daudela aurreikusten digute.

G 03

Gipuzkoako Ekonomia

Gipuzkoako ekonomiari dagokionez, datuek adierazten dute gure lurraldeak 2018a emaitza positiboekin itxiko duela. Galdetutako enpresek, aktibitate arloan, inbertsioan, nazioarteko merkataritzan eta enpleguan urte emankor ba izan dela azpimmaratzen dute. 2019rako aurreikuspenak leunagoak dira nazioarteko ekonomia gutxiago haziko denaren beldurraren aurrean. Inkestatik ateratako enpresarial konfiantza irudian horrela nabarmentzen da, Gipuzkoako enpresak zuhurtzia erakusten dutela eta urte egonkorrago bat eta mugimendu gutxiagokoa espero dutela.

G 04

Testuinguru honetan, industria arloko enpresak 2019an baikortasun neurtuarekin ikusten dute eta eraikuntza sekotoreak euren diru-sarrerak bere horretan jarraituko dutela diote. Merkatarizat sektoreak egonkortasuna espero du urte honetarako, etxeko kontsumoaren aurreikuspenekin kontsonantzia. Zerbitzu arloko enpresen %39ak berriz, euren fakturazioan hobekuntzak izango dituztela aurreikusten dute eta %47ak agonkortasuna iragartzen du.

G 05

Lan merkatu arloan Gipuzkoako enpresek hiru urte daramate enplegua sortzen. 2019an enpresen %18ak espero du lan-taldea gehitzea.

G 06

Gipuzkoako kanpo eskaria faktore erabakiorra da gure Ekonomiaren hazkundean: 2018ko lehen 11 hilabetetan esportazioak 6.942 miloi euro igo ziren, 2017ko hilabete berdinekin alderatuz, honek %5,4ko hazkundea suposatzen duelarik. Inportazioak bestalde, 3.770 miloi euro igo ziren, %9,8a gehituz.
Aurreikuspenek iragarritakoaren arabera 2019an esportazioak positiboak izaten jarraituko dute.

G 07

Zalantza geopolitikoak nabarmenak diren egoera batean Gipuzkoa, Espainia eta Eurogunearen gainetik haziko da, Gipuzkoa BPG %2,3an ezarriz, Espainiakoa %2,2an eta Eurogunekoa %1,6an.

G 08

Ondorioa

2019aka aurkezten digun egoera honako hau da: Gipuzkoarentzat merkatu erabakiorrak direnak hazkunde leuneago bat izango dute, baina era berean aukerak zabaltzen dira beste merkatu batzuetan.

Txosten osoa

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com