• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Alemaniako Sajonia eskualdeak interesa erakutsi du Gipuzkoako enpresengan

Albisteak

Alemaniako Sajonia eskualdeak interesa erakutsi du Gipuzkoako enpresengan

Gipuzkoako Bazkundeak makina erreminta, ekipo-ondasuna, automobilgintza eta energia serkoreko Gipuzkoako hornitzaileekin lan egiteko interesa erakutsi duten hogei enpresa alemaniar baino gehiago identifikatu ditu.

 

Alemaniako Sajonia eskualdeko Leipzig hirian, otsailaren 5a eta 8a bitartean, izandako Industria Azpikontratazioko Z Feria-an parte-hartu ondoren Gipuzkoako Bazkundeak 25 enpresa-erosle alemaniar identifikatu ditu makina erreminta, ekipo-ondasuna (papergintza), automobilgintza eta energia serkoreko Gipuzkoako hornitzaileekin lan egiteko interesa erakutsi dutenak. Aurki, enpresa hauetako batzuk Gipuzkoara etorriko dira Gipuzkoako Bazkundeak aurkeztu dizkieten hornitzaileak izan daitezkeen enpresen produkzio lantegiak ezagutzera.

Z Feria Alemaniako azpikontratazio industriara zuzendutako feria bat da, Europa osoko bezero eta hornitzaileentzat ezinbesteko hitzordua. Feria, bi urtero antolatzen da Sajonia eskualdeko Leipzig hirian. Eskualde honek ekipo-ondasunen fabrikazioan espezializatutako industria tradizio luzea du, bi Alemaniak elkartu zirenean industrial berpizte bat izan zuen, automobilgintza sektoreran bati bat. Gaur egun, makineria fabrikazioari zuzendutako industrien kopuruak 400 enpresa gainditzen ditu.

Feriak iraun duen lau egunetan, Gipuzkoako Bazkundeak egiaztatu ahal izan du kalitate eta manufaktura kontuetan adituak izateari lotutako herrialde-markak Sajoniako eskualdeko enpresentzat erakargarria dela. Alemaniako eskualde honetako enpresek interesa handia adierazi dute Gipuzkoako eta Euskadiko enpresekin kontaktua eduki ahal izateko.

Ekintza hau SUBCONTEX Gipuzkoan barneratzen da. SUBCONTEX, Gipuzkoako Bazkundeko zerbitzu bat da Gipuzkoako azpikontratazio enpresei euren bezeroak gehitzen laguntzen diena komertzial arloa indartuz. Zerbitzu honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero jarri zaitez harremanetan Iñigo Usandizagarekin, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com