• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 2018ko kudeaketa txostena aurkeztu du eta ESERGUI-AVIA 2019ko “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 2018ko kudeaketa txostena aurkeztu du eta ESERGUI-AVIA 2019ko “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du

Gipuzkoako Bazkundeak iazko urteko kudeketa txostena aurkeztu du nazioartekotzeko arloan eta prestakuntzakoan egindako lana nabarmenduz. Nazioartekotzekoari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak 145 enpresei eskaini die aholkularitza zerbitzua, honako hau azpimarratuz: Europako herrialdeetan, AEB eta Kanadan 23 enpresei eskainitako aholkularitza juridiko eta fiskala, eta finantza eskaintzen prestaketan 17 proiektuetan izandako lankidetza Argelia, Angola, Uruguay eta Indonesia bezalak herrialdeetan. Horrez gain, 131 enpresa baino gehiagorentzat nazioarteko kudeaketa komertziala egin da honako sektoreetan: elikadura, azpikontratazioa, medikuntza, kimikoa eta mekanizatua. Merkatu nagusienak Frantzia, Italia, UK, Alemania, Suitza eta Magreb izan dira.

Nazioartekotzekoarekin lotutako ekintzen barnean, Gipuzkoako Bazkundea nazioarteko merkatu ezberdinetan ateak irekitzen ari da Gipuzkoako enpresa txikientzat, hau da, hauen presentzia eskasa den merkatuetan, eta horretarako enpresa kudeaketa komertzialean laguntzen du, bertako kolaboratzaile baten laguntza jasoaz eta ordainketa eta segurtasun juridikoaren bermea babestuz.

Prestakuntza arloari dagokionez berriz, Gipuzkoako Bazkundearen bigarren lan arloa dela azpimarratu behar da, bertan 245 prestakuntza ekintza egin direlarik 4.117 ikasleen parte hartzearekin. In Company prestakuntza, enpresentzat neurrira egiten dena, 68 enpresetaraino iritsi da.

Kudeaketa-txostena Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVII. banaketa ekitaldian aurkeztu da. Seigarren urtez jarraian Banco SABADELLen babesa izan duen ekitaldi honetan Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen da, lurraldean aberastasuna eta lana sortzen dutenak diren adinean. Aurten, Donostiako ESERGUI-AVIA izan da urteko Gipuzkoako Enpresa bezala saritua, horrez gain Antzuolako ERREKAk “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Azkoitiko IBARMIAk “ETE enpresa industrialari” saria eta Donostiako Elkarek Zerbitzu enpresari” saria.

Saritutako Enpresak

ESERGUI-AVIAk urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria jaso du azken urtetan negozioak izan duen hedapenagatik eta honek estatu mailako petrolio-saltzaile independiente nagusienen artean kokatzea utzi diolako. Horrez gain, ESERGUI-AVIA multienergia-saltzaile bihurtzeko dibertsifikazio prozesu batean murgilduta dago.

ESERGUI-AVIA 1981ean sortu zen, Gipuzkoako hainbat gasolindegietako jabeek petrolio merkatu konplexuan leku bat lortzeko helburuarekin elkartu zirenean, multinazional handien aurrean aukera sendo bat izateko asmoaren filosofia berri bat zuten. 1986. urtean, ESERGUI-AVIA, AVIArekin elkartzea erabakitzen du marka honekin lan egiteko eta euren lidergotzan laguntzeko. (AVIA Suitzan sortu zen 1927an, enpresari independiente talde bat elkartzeari esker, hauek ere euren lekua lortu nahi zuten petrolio talde handien artean. Gaur egun, AVIA Europa guztian dagoen marka bat da, 14 herrialdetan banaturik dauden 3.000 gasolindegik osatzen dute eta guztiak talde independienteei loturik daude, ESERGUI-AVIAren kasuan bezalaxe).

Hogeita hemezortzi urte geroago, ESERGUI-AVIA Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatuko petrolio erreferente nagusienetako bat da. Logistika eta hornidura banaketa sare zabal bat du gasolioaren azken kontsumitzailearaino iristen dena, bai nekazaritza erabilpenerako, automobilgintzarako, industriarako eta beroketa sistemetarako. Hamahiru autonomi erkidegoetan barrena banatuta dauden 170 gasolina-zerbitzugune baino gehiago ditu.

ESERGUI-AVIA Donostian kokatuta dago, nahiz eta bere logistika gunea Bilboko Portuan izan. Bertan erabat automazitatuta dauden 45.000 m2 instalazioak ditu, 220 miloi litro biltegiratzeko ahalmena dutenak, urtero 900 miloi litro kudeatzen dutenak eta egunero 3 miloi litro bidaltzeko aukera dutenak. Lehen aipatutako kokapen horiez gain, ESERGUI-AVIA honako leku hauetan kokatzen da: Gamarra (Araba), Astigarraga (Gipuzkoa), Beriain (Nafarro), Agoncillo (Errioxa), Guardo y Torquemada (Palencia), Olot (Girona), Tarragona, Cetina (Zaragoza), Alicante, Badajoz, A Coruña, Gijón, Lérida, Lora de Estepa y Utrera (Sevilla), Lepe (Huelva), Meco (Madrid) y Molina de Segura (Murcia).

Langile kopururari dagokionez, ESERGUIA-AVIAk izan duen bilakaera aipatzeko da, orain zortzi urte ez baitzen ehun langileetara iristen eta gaur egun 450 dira. Ehuneko 37 emakumeak eta % 63 gizonezkoak, bi sexuetako pertsonak kokatzen dira enpresaren ardura taldeetan. ESERGUI-AVIAren bokazioa enpresaren arlo guztietan berdintasunarengatik lanean jarraitzea da.

 

“Enpresa Nazioartekotzeari” saria Antzuolako ERREKArentzat izan da negozio ildo bakoitzeko nazioartekotze modelu ezberdin bat izateagatik munduan barrena. Hiru negozio unitate, hiru nazioartekotzeko modelu, eta salmenten % 50a baino gehiago kanpoko merkatuetan zabaldurik.

ERREKA, 55 urte dituen Mondragon Taldeko Industria Kooperatiba bat da. Hainbat sektore eta merkatuetan dago eta bere aktibitatea hiru negozio unitateetan banatzen da: Fastening Solutions. ERREKAren jatorrizko aktibitatea. Sektore eolikorako eta eraikuntzarako exijentzia altuko forjazko torloju beroak egiten ditu. Plastics. Automobilgintza sektorerako plastikozko injekziozko pieza teknikoak egiten ditu. Accesos Automáticos. Oinezkoentzako ate automatikoak eta erresidentzia sektoretako sarbide automatizatuak egiten eta jartzen ditu, erresidentzia, merkataritza eta industria sektoreetan.

ERREKA, hiru kontinenteetan zehar banatutako laguntza zentruekin, 5 delegazio komertzialekin eta 4 instalazio produktiboekin dago munduan barrena hedatuta. Fastening Solutionsen kasuan, fijazioan, hornitzaile globalak dira mundo osoan, munduko edozien lekutan egiten dute banaketa. Plastics, plasikozko piezei dagokionez, Amerikan, Europan eta Asian ditu instalazio produktiboak. Eta Accesos Automáticosek, Amerika eta Europako 5 herrialdeetan ditu delegazio komertzialak eta laguntza teknikorako zentruak.

Gaur egun ERREKA 430 langilek osatzen dute. Erdiak Antzuolako egoitza zentralean eta Bergaran egiten dute lan, beste 35ek estatu espainiarrean barrena daude banaturik eta gainonatzekoak, 150, atzerriko instalazioetan daude kokatuta.

 

“ETE Enpresa Industrialari” kategorian Gipuzkoako Bazkundeak Azkoitiko IBARMIA saritu du. Kasu honetan euskadiko industriaren baloreekin idenfifikatzen den enpresa bat izateagatik izan da saritua: lurraldeari lotutako familia enpresa bat delako, nazioartekotzeko maila altua duelako, berrikuntzaren aldeko apustu argi bat egin duelako, inbertsio maila altua duelako, goi mailako kualifikazioa duen lan talde bat duelako eta lan harreman kulturan aldaketa bat izan duelako.

IBARMIA makina-erreminta sektorean lan egiten duen familia enpresa bat da. Errendimendu altuko mekanizatu zentruak diseinatu, sortu eta saldu egiten ditu, makina hauei zerbitzua eskaintzeaz gain. Euren salmentak geografia guztian barrena zabaltzen dira, esportazio maila % 85 gainditzen duelarik. IBARMIAren mekanizatu zentruen merkatu nagusienak Alemania, Txina, Estatu Batuak, Frantzia, Italia eta Holanda dira.

Enpresa honen jatorria 1953an kokatzen da, zutabeen zulagailuen fabrikazioarekin. Hasiera batetik produktuaren kalitatearen bilatze batean murgildu ziren alemaniako eta suitzako merkatuak erreferente gisa hartuz. Laurogeigarren hamarkadan zenbaki kontrola iritsi zen eta enpresak bere produktuak sistema honetara egokitu zituen, eta horrela aldatzen joan zen Asiako lehiakideak iritsi ziren arte, urte hartan, 2006an enpresa berantolatu egin behar izan zuten. IBARMIAren ibilbidean zehar asko izan dira eragin dioten krisiak, baina azkena, 2008an hasi zena, mugarri garrantzitsu bat izan zen enpresa proiektuaren garapenerako. Egoera konplikatu batean eta eskabide-zorroaren erorketa garrantzitsu baten aurrean, enpresak bere etorkizunean giltzarri izango ziren bi arlotan lan egitea erabaki zuen: nazioartekotzea eta berrikuntza.

Urte hauetan guztietan zehar egindako lanari esker IBARMIAren lan taldea 130 pertsona arte hazi da, Txina eta Alemanian lan egiten duten pertsonak kontutan hartu gabe, hauek kontutan hartuz gero 170 dira. Lan taldea ere asko garatu da profil berrien sartzearekin batera, hauen artean: digitalizazio arduraduna, proiektu kudeatzailea, aplikazio ingeniariak, branding arduraduna, metrologoak… Azken finean, etorkizunerako prestatzen ari den lan taldea eta erakundearen barruan talentuari eusteko lanean ari dena.

 

Donsotiako Elkar enpresak, Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria eraman du, euren negozio modelua egokitzeagatik, euren aktibitatea dibertsifikatzeagatik, teknologiaren modernizazioaren aldeko apustua egiteagatik eta euren fakturazio zifrak eta enplegua handitzeagatik liburuaren merkatuak beherako joera izan duen bitartean.

Elkarrek bere aktibitatea liburuaren munduan burutzen du modu integralean eta horretarako argitaletxe enpresak, banaketa enpresak eta liburu dendak ditu. Zehatz mehatz, 5 argitaletxe, 5 banaketa enpresa, 20 denda, inprenta eta arte grafikoen enpresa 1 eta euskal kulturarekin erlazioa duten 5 enpresen parte hartzea. Aktibitate hau guztia aurrera eramateko Elkarek 433 langile ditu, % 52 emakumeak eta % 48 gizonezkoak, eta % 66ak hamar 10 urte baino gehiago daramatza lanean bertan.

Elkar taldea 70. hamarkadan jaio zen, Iparraldean Elkar argitaletxea, Donostiako alde zaharreko Bilintx liburu denda eta Zabaltzen banatzailea sortzearekin batera. Ordutik, Elkar “euskal kultura”ren produktuen sortzea eta salmenta baino gehiago den negozio bat da. Bere arrakastaren gakoak bost dira: bat, banaketa negozioaren hedatzea krisian zeuden enpresak erosiz Euskal Herritik kanpoko merkatutan. Hare gehiago, Elkarren kfakturazioaren % 61 kanpoan duen aktibitatik dator, gehien bat estatu mailan egiten duen banaketan. Bi, teknologian egindako inbertsioa. Hiru, produktuen dibertsifikazioa. Lau, on-line salmentako hainbat plataformen liburuen hornitzailea bihurtzea. Eta, bost, berrikuntza eta berrikuntza.

Taldeko enpresa guztien jabea Elkar Fundazioa da eta bere giza helburura kultura industrian zentratzen da. Euskararen eta euskal kulturaren garapena du helburu nagusi, negozioaren garapena eta euren enpresa helburuak honetara bideratuta daudelarik.

 

Banco SABADELLek babestu duen sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan burutu da. Bertan Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan da eta baita Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saiburua eta Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sainburua ere, Gipuzkoako ekonomia eta enpresa munduko beste ordezkari garrantzitsuekin batera.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com