• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeko europako azpikontratazio industrialeko topaketak “MEETIND”ek 1.200 enpresa elkartu ditu 10 urtetan

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeko europako azpikontratazio industrialeko topaketak “MEETIND”ek 1.200 enpresa elkartu ditu 10 urtetan

MEETIND-Europako azpikontratazio industrialeko topaketa hamar urtetan zehar egin da Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazioko industria enpresentzat merkatu berriak bilatzeko helburuarekin. Azpikontratazioak gure lurraldeko industriaren % 27,6a ordezkatzen du eta arrazoi hau izan zen, 2009an Gipuzkoako Bazkundea lehen topaketa hau antolatzera bultzatu zuena, sektore honek Gipuzkoako ekonomian duen garrantzia, hain zuzen. Ordutik, MEETIND topaketa, estatuko eta nazioarteko mailako erreferente bihurtu da.

Gaur burutu den hamargarren edizioan, Gipuzkoako Bazkundeak bi marka hautsi ditu, bata europatik etorritako herrialdeen zenbaki kopuruari dagokionez eta bestea antolatutako elkarrizketa kopuruari dagokionez. Zortzi herrialdeetatik etorritako sektore anitzetako 26 enpresa erosleek parte hartu dute. Sektore anitzak izateak bertako enpresei aukera gehiago eman die bisitatzen diguten enpresen artean bezeroak lortzeko, eta honek era berean, azpikontratazioko enpresen partehartzea zabalagoa izatea ekarri du, %25 gehiago aurreko urtearekin alderatuz. Honen ondorioz, elkarrizketa gehiago egin dira, hirurehundik gora.

Gipuzkoako Bazkundeko SUBCONTEX GIPUZKOA programan barneratzen den ekitaldi hau bi egunetan banatzen da. Gaur, apirilak 9, 100 enpresa baino gehiago elkartu dira erosle eta azpikontratazioko enpresen artean Gipuzkoako Bazkundean eta 30 minutu iraun duten 300 bileretan parte hartu dute. Bihar, apirilak 10, erosleek gure lurraldeko 50 enpresa bisitatuko dituzte. Bisita hauen helburua eskaeren kontratazioa sustatzea da, erosle europarrei gure enpresen ahalmenak eta kalitatea ezaguztaraziz.

Erosleak eta Azpikontratzaileak

Topaketa honetara etorri diren 26 enpresa erosleak Frantzia, Suitza, Holanda, Alemania, Portugal, Polonia, Txekiar Errepublika eta Estatukoak dira. Bost miloi eurotatik 400 miloi euro arte fakturatu dezaketen enpresak dira eta honako sektoreetakoak dira: elektromugikortasuna, trenbideak, medikuntza, ingurumena, automobilgintza, ingenieria, ekipo-ondasunak, paper eta elikadura sektoreko makineria, ekipo mekatronikoak, hirigintza seinaleztapena, energia, kimikoa, aeronautika eta industria produktuak.

Europatik etorritako enpresek, kalitatezko eta fidagarriak diren hornitzaileak bezela ikusten dituzte Gipuzkoa eta Euskadiko enpresak. Gure egiteko era espezializatua baloratzen dute eta oso ondo ikusten dute ingurune bakar batean hornitzaile ezberdinak identifikatzeko aukera izatea, euren hornitzaileak gune espezifiko batean elkartzeko aukera izanik.

Azpikontrataziokoei dagokionez, Gipuzkoa, Euskadi eta Estatuko 86 enpresek parte hartu dute. Enpresa hauen aktibitateak ondorengo hauetan laburbiltzen dira: galdaketa (burdinezkoa eta burdinezkoa ez dena) txiribil-harroketakin edo gabeko transformazioa (galdaragintza, mekanizatua, estanpazioa, enbutizio, laser bidezko mozketa etb.), plastikoa, kautxua eta taldeen fabrikazioa.

Topaketa honi esker erosleek eta azpikontratatzaileek onurak lortzen dituzte. Erosleak alde batetik, bilaketa pertsonalizatu baten onura lortzen du eta berak onartutako enpresekin biltzen da. Bere produktibitatea hobetzen du, egun bakar batean hornitzaileak izan daitezkeen 15 enpresekin elkartzen delako. Azpikontratatzaileak bestalde, bere enpresentzako nazioarteko bezeroak izan daitezkenak identifikatzea lortzen du. Era berean, egun bakar batean, enpresa hauetako erosketa arduradunakin elkarrizketatzeko aukera du eta horrela profesional hauek euren enpresetara erakartzeko aukera dute.

Topaketak 10 urtetan zehar

Gipuzkoako Bazkundeko europako azpikontratazio industrialeko topaketak “MEETIND”ek 1.200 enpresa elkartu ditu 10 urtetan. Azpikontratazioko 950 enpresa eta 2 kontinentetako 13 herrialdeetatik etorritako 250 enpresa erosleak: Erresuma Batua, Maroko, Suedia, Austria, Belgika, Frantzia, Suitza, Holanda, Alemania, Portugal, Polonia, Txekiar Errepublika eta baita Estatutik ere. Enpresak, Gipuzkoako azpikontratazioko industriaren bezero nagusienen sektoretakoak dira eta 5 M€ eta 600 M€ artean fakturatzen dute.

Emaitzei dagokionez, 10 urte hauetan parte hartu duten enpresek 20 miloi euroko fakturazioa lortu dutela estimatzen da, eta urtero parte hartzen duten enpresa erosleen %60ak MEETIND topaketaren ondoren hornitzaileak lortzen dituztela aintzat hartzen da. Nabarmendu beharreko beste datu bat: azpikontratazioko enpresen %90ak partehartzea errepikatzen du bileren kalitatea oso alduta delako aldez aurretik bi aldeengatik baieztatua dagoelako.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com