• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeko III. Enplegu Feriak 44 enpresa eta 200 langabe baino gehiago bilduko ditu

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeko III. Enplegu Feriak 44 enpresa eta 200 langabe baino gehiago bilduko ditu

Gipuzkoako Bazkundeko Enplegu Feria langile berriak kontratatzeko interesa duten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea da. Hilaren 9an eta 10ean egingo den hirugarren edizio honetan, Gipuzkoako 44 enpresa eta 200 langabe baino gehiago bilduko dira. Aurtengo ferian I Mugikortasun Feria barneratuko da, bertan Europar Batasunean dauden enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko da langabeek esperintzia profesional bat izan dezaten atzerrian.

Feria ostegunean, goizeko 10.00etan irekiko da. Ana Ugalde, Gipuzkoako Bazkundeko Alboko Zuzendaria eta Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua arduratuko dira irekiera ekitaldia burutzeaz.

Edizio honetan feria bi egunetan egingo da. Hilaren 9an, ostegunean, 23 enpresek parte hartuko dute (AVS Added Value Solution, Ceit-IK4, Egile Corportion XXI, Eurohelp Consulting, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan Group, Grupo CAF, Grupo Indaux, Grupo Kirol, Grupo Orona, Ikerlan, IKOR Sistemas Electrónicos, iLine Microsystems, Indar Electric, Kendu, Matz-Erreka, Mondragon Assembly, Oribay Group, Salto Systems, Sarralle, Scientifica Internacional, Alcad y Lazpiur) eta hilaren 10ean, ostiralean, 21 enpresek (Adecco, Askora Plus, Asociación de Empresarios de Hostelería Gipuzkoa, Eroski, Euskadimpleo, Hirutrans Garraioak, Iman Temporing, Laboral Kutxa, Lanak Consultores, LKS, Logikaline, Mapfre, Mercadona, Nationale Nederlanden, Nexian, Orma Infraestructuras, Preventina Seguros, Prosegur, Rural Kutxa, Uvesco y Fundación Adecco).

Enpresa bakoitzak bere standa izango du eta bertan curriculumak jasotzeaz gain eurekin lan egin nahi duten pertsonekin elkarrizketa txikiak egiteko aukera izango dute. Langabeak bi egunetan parte hartu dezakete, eta hauek ere, enpresekin elkarrizketatzeko aukera izateaz gain, euren curriculuma uzteko aukera izango dute, eta baita ferian zehar eskainiko diren enplegu eskaintza guztiak ezagutzeko aukera ere. Enplegu eskaintza hauek aldez aurretik Gipuzkoako Bazkundeko web gunean aurkeztutako 160 eskaintzei gehituko zaizkie.

Orain arte jasotako datuek erakusten dutenaren arabera, iazko ferian egin ziren 100 kontratazioak gaindituko dira aurten. Eta beste behin ere, feriaren helburua beteko dela aurreikusten da: langabezian dauden pertsonak lan merkatura hurbiltzea, talentua Gipuzkoako enpresetara hurbilduz.

Feria Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren, PICEren parte da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako departamentuaren babesa izango du, eta horrez gain Europako Gizarte Funtsaren, Enplegu eta Gizarte-Segurantza Ministerioko “Sistema Nacional de Garantía Juvenil”ren eta Espainiako Merkataritza Ganberaren diru laguntza izango du.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala - PICE

PICE programa, 30 urtetik beherako gazteei prestakuntza eskaini eta lan merkatuan sartzeko laguntza ematen dien programa da. Horretarako Trebakuntza Planean eta Mugikortasun Planean parte hartzeko aukera eskaintzen die.

Trebakuntza plana gazteen neurrira egina dago eta bertan izen ematen duten gazteek lan-burtsa batean parte hartzen dute, kontratzeko beharra duten enpresen beharrak betetzeko erabiltzen den lan-burtsan.

Plana hiru ataletan banatzen den ibilbide batek osatzen du: orientazioa, prestakuntza eta enpresetako esperientzia praktikoak. Orientazio atalean pertsona bakoitzeren profil profesionala zehazten da. Prestakuntzakoan, enpresa munduan aritzeko gaitasunetan trebatzen zaie, gaitasun digitalak eta teknologia berriak, hizkuntzak, giza baliabideak… Ikastaro guztiak doakoak dira eta Gipuzkoako enpresen beharrak kontutan hartuta diseinatuta daude. Hirugarren atalaren bitartez, gazteak lan munduan barneratzea sustatzen da lan praktikak, laguntza ekintzak eta izango duen lan postura egokitutako prestakuntza eskainiz.

Mugikortasun Planak Europar Batasuneko herrialde batean esperientzia profesional bat bizitzeko aukera eskaintzen du. Hautatutako gazteak diru laguntza jasoko dute bidaia ordaintzeko eta atzerrian dauden bitartean behar izango dute mantenurako. Diruz lagunduko diren egonaldiak gehienez hiru hilabetekoak izango dira. Europar Batasuneko herrialderen batean duden Gipuzkoako enpresek ere izango dute plan honetan parte hartzeko aukera. Doakoa izango da beraientzat ere eta gazteak Europan dituzten delegazioetan hartzea izango da beren eginkizuna.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com