• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • VIII. MBA EXECUTIVEaren amaiera ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Albisteak

VIII. MBA EXECUTIVEaren amaiera ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executivearen IX. ekitaldi amaiera burutuko dute gaur, Gipuzkoako Bazkundean. Masterra 2009an jarri zuten martxan aipatutako bi entitate hauek. Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea arduratuko dira Tituluak banatzeaz. Kurtsoa gainditu duten ikaslek jasoko dute titulua.

Masterra lortu duten ikasleak 30 eta 52 urte bitartekoak dira. Industria mailako enpresetan eta zerbitzu enpresetan aritzen dira batibat eta ardura handiko postutan burutzen dute euren lana. Guztiek esperientzi profesinal zabala dute eta prestakuntza akademiko diferentea jaso dute Industria mailako Ingenieritzan, Informatikan, Kimika, Fisika, Arkitektura, Zuzenbidea, Herri lanetako zuzendaritza eta Enpresa kudeaketan eta zuzendaritzan besteak beste.

Masterran parte hartu duten ikasleek, Finantza, Estrategia, Marketinga, Eragiketak, Berrikuntza, Pertsonak... hau da, enpresaren alor funtzionalak ikasteko eskolak jaso dituzte, eta era berean eurak enpresak zuzentzeko dituzten abileziak landu dituzte. Une oro diziplina anitzeko irakasleak izan dituzte alboan, unibertsitateko, aholkularitzako eta enpresetako esperientziak eta ikuspuntuak konbinatuz.

Helburuak

MBA Executive programa bilakaera pertsonalera bideratuta dago, erabakiak hartzeko orduan behar diren gaitasunak eta jarrerak sustatzea bilatzen du, baita lan taldea sustatzea ere eta proiektuen eta pertsonen lidergotza lortzea aldaketa eta berrikuntza sustatuz. Horrez gain, programa honek enpresen ikuspegi osoa erakusten du eta arlo eraginkorrenak nola funtzionatzen duten azaltzen du. MBA Executiveren beste helburuetako bat erakundearen funtzio ezberdinak kudeatzeko aukera ematen duten kontzeptuak indartzea eta eguneratzea da, kultura eta nazioarteko testuinguru anitzak kontutan hartuz.

Balorazio baikorra

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin antolatzen duten bederatzigarren master honen balorazioa oso baikorra izan da. Elkarrekin lan egiten jarraitzea da bi entitate hauen helburua, enpresetako profesionalen heziketaren bitartez Gipuzkoako enpresak indartzeko. Hamargarren edizioa martxan da une honetan.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin lan egiteko akordioa berritu dute eta urritik aurrera MBA EXECUTIVEaren hamaikagarren edizioa jarriko dute martxan, enpresetako zuzendarien eta profesionalen artean oso ezaguna den graduondoa. Ekainaren 6ean, XI. edizioaren inguruko Informazio Saio bat antolatuko da, eta izen emateko epea irekiko da, 2019-2020 kurtsoan izen emateko epea, alegia.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com