• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak “Industria eMobility”, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa aurkezten du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak “Industria eMobility”, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa aurkezten du

Gipuzkoako Bazkundeak “Industria eMobility”, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa aurkeztuko du. Foroak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izango du eta enpresa, industria eta erakundeen arteko elkargune bat izango da garapen lehiakorra sustatu eta aukera komertzialak erakartzeko helburua izango duena.   

 

“Industria eMobility”ren aurkezpena Gipuzkoako Bazkundean egingo da bihar, hilak 17, asteazkena. Aurkezpena jardunaldi baten bitartez egingo da eta instituzioetako ordezkariez gain bi hitzaldi izango dira honako gaia jorratuko dutenak: produktuak soilik ekoiztetik merkatu berriak dituen eskakizunei erantzunak proposatzerako eraldaketaren gakoak, eta bide batez, mugikortasun berrirako trantsizioak ekarriko dituen aukerez enpresek nola baliatu eta egokitu daitezkeen.

“Industria eMobility”  foroa, elektromugikortasunaren balio-katean kokatzen den edo kokatu nahiko luken edozein enpresa eta erakunderi irekia egongo da, hala nola, ibilgailuen OEMak, ibilgailuen osagai eta sistema ekoizleak, energia biltzeko sistemak, hauen atalak eta bateria ekoizleak, azpiegitura eta teknologia sektoreko enpresak, azpikontratazioko industriako pieza eta osagaien hornitzaileak, ekoizpenerako makinaria eta teknologia, sektoreko zerbitzu, produktu eta soluzio osagarrien enpresak, ikerketa zentroak, zentro teknologikoak eta formakuntza zentroak.

Horrez gain, foroak, enpresei euren nazioarteko estrategia komertzialean babestu eta lehiakortasunean hobetzeko ekintza multzoa eramango du aurrera  aukera komertzialen kaptazioa eta nazioarteko erosleei sarbidea emanaz, mintegi eta lan taldeak sortuz, lankidetza proiektuen sustapen eta dinamizazioa bultzatuz eta nazioarteko ferietan parte-hartuz, besteak beste.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com