• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • LABORAL Kutxak eta Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetzari laguntzeko lankidetza akordioa sinatu dute

Albisteak

LABORAL Kutxak eta Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetzari laguntzeko lankidetza akordioa sinatu dute

Gipuzkoako Bazkundeak eta LABORAL Kutxak sinatutako lankidetza akordio honek abantaila garrantzitsuak ekarriko dizkie enpresa ekimen berriei. Sinadura Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan egin da, gaur, uztailak 22  eta bertan Javier Zubia, Gipuzkoako Bazkundeko Idazkari Nagusiak eta Javier Cortajarena, Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak parte hartu dute.

 

DSC 1498 WEBGipuzkoako ekintzaileek sortzen dituzten ekimen berriei orientazio eta finantziazio arloan laguntza ematea da LABORAL Kutxa eta Gipuzkoako Bazkundearen arteko lankidetza eta kooperazioa sinadura akordio honen helburua.

Akordioak abantaila nabarmenak izango ditu enpresa berrientzat, honako produktu espezialiatuak baldintza onuragarrietan eskaintzen baizaizkie: Pro Kontua, GAZTENPRESA Finantziazioa eta Mikrokredituak, SGRsko Finantziazio hitzarmena, erosketa finantziazioa, TPV, Pro seguruak, Pro Online Bankua, etab., eta balio handiko zerbitzuak (Gaztenpresa, mintegiak, newsletter…). Honez guztiaz gain, Laboral Kutxak harreta espezifikoa eskainiko die profesional, autonomo, negozio eta ETE txikien segmentukoei kudeatzaile adituen bitartez.

Akordio honek ere informazioa partekatzeko protokolo bat ezartzen du, ekintzaile berriei Gipuzkoako Bazkundeak kudeatzen duen enpresei jarraipena emateko programak, BERRIZ Enpresak, eskaintzen dituen negozio aukeren berri emateko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com