• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Euskadiko 26 enpresek La Habanako Nazioarteko Ferian – FIHAVen parte hartuko dute

Albisteak

Euskadiko 26 enpresek La Habanako Nazioarteko Ferian – FIHAVen parte hartuko dute

Gipuzkoako Bazkundea buru izanik eta Eusko Jaurlaritzako Basque Trade and Investment-en laguntzarekin Eusko Ganberak Kubara itzuliko dira berriro ere euskal enpresak Kubako merkatura gerturatzeko asmoz. Euskal Ganberek 1999 urtetik antolatzen dute euskal enpresen parte hartzea feria honetan.

 

Aurtengo edizioa, XXXVII. zehatz mehatz, azaroaren 4ean, astelehenean hasiko da eta azaroaren 8an, ostiralean amaituko da. Kasu honetan sektore anitzeko 26 enpresek parte hartuko dute, horien artean energia, motoreak, elektrizitate maneiuak eta hotel hornikuntza sektoreak nabarmentzen direlarik. Euskal enpresak, astelehenean bertan inauguratuko duten euskadiko pabilioian, 9. zenbakian, kokatuko dira. Expo Kuban 70 herrialde baino gehiago egongo dira ordezkatuta.

La Habanako feria kontaktu gune bat da. Kubako enpresa garrantzitsu guztiak pasatzen diren gunea da, oso feria egokia beraz herrialdean sartzeko edota bezeroak diren edo izan daitezkeen Kubako enpresa guztiekin kontaktuak berritzeko. Feria honetan ere, atzerriko enpesekin salerosketak eta inportazioak egiteko baimena duten inportatzaileak izaten dira.

Aukera berrien merkatua

Kubako ekonomian gertatzen ari den aldaketa handiena kanpoko inbertsoreei irekitzeari lotuta dago eta hauek egunerokoan izango duten eraginari. Gaur egun ordea, Estatu Batuekin duten harremana oztopoak jartzen ari da hainbat proiektu gelditu araziz. Kubarekiko duen jarrera gogortu egin du petrolio ontzien zirkulazioa oztopatuz, Kubako energi iturri garrantzitsuena dela kontutan izanik.

Atzerriko Inbertsioen Lege berriak proiektu berriei ireki die atea ekonomia dinamizatzeko eta atzerriko inbertsioa erakartzeko helbururekin espazio berrien garapenaren sustapenaren bitartez, Mariel Cuba Garapen Gune Berezia den bezalaxe.

Esportazioak EAEtik Kubara

Kubara heltzen diren kanpoko inbertsioak honako sektoreetan biltzen dira: oiarrizko industria (energia, meatzaritza eta porlana), turismoa, eraikuntza, industria arina, nekazaritza eta elikadura industria.  Espainiako enpresentzat, turismoak eta hoteletarako hornikuntzen kontatuak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute (eraikuntza materialak, taldeak, altzariak edota elikadura eta edariak). Espainia Kubaren hirugarren sozio komertziala da Venezuela eta Txinaren atzetik. Dena den, kontutan izan behar dugu azken urte hauetan kanpo merkatuaren hazkundea gelditu egin dela herrialdeak dibisak lortzeko duen zailtasunarengatik, bere esportazioak hazten ez direlako eta atzerritik iristen diren bidalketak batez ere Venezuelakoak murriztuak geratzen ari direlako ordainketa epeak betetzeko zailtasunarengatik.

Euskal Autonomi Erkidegoko enpresek Kubara egiten dituzten esportazioak, herrialdeak euskal enpresen artean sortzen duen interesaren islada da. 2018an esportazio hauek espainiako esportazioen %18a baino gehiago izan ziren, eta aurten Espainiatik Kubarako esportazio orokorren maila berdinari eutsi diote. Herrialdeak dituen finantza gora beherek zailtasunak sortzen dituzte ordainketen konpromisuak bete ahal izateko orduan eta hori dela eta ordainketa epeetan gehiegizko luzatze bat ematen ari da, ekonomi sektore batzuetan batibat. Honek guztiak, uztaila arteko EAEko esportazio guztietan jaitsiera txiki bat ekarri du. 

Esportazioak EAEtik Kubara ( mila eurotan)

Probintzia

2016

2017

2018

Uztaila arteko datuak

2018

2019

2019

2018arekiko

BIZKAIA

69.289,70

67.782,28

76.501,32

BIZKAIA

37.867,58

33.150,37

%87,54

GIPUZKOA

49.433,35

49.277,62

54.291,12

GIPUZKOA

30.676,57

35.080,96

%114,36

ARABA

9.771,85

10.385,52

15.728,92

ARABA

9.340,27

5.124,37

%54,86

GUZTIRA

128.494,91

127.445,42

146.521,36

GUZTIRA

77.884,42

73.355,70

%94,19

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com