• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 50 negozio aukera baino gehiago lortu ditu Okzitaniako Tolosako Siane Ferian, Europako aeronautika eskualdean

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 50 negozio aukera baino gehiago lortu ditu Okzitaniako Tolosako Siane Ferian, Europako aeronautika eskualdean

Berrogeita hamabi dira zehatz mehatz Gipuzkoako Bazkundeak Okzitaniako Tolosako Siane Ferian lortu dituen negozio aukerak. Feria urriaren 22a eta 24a bitartean egin zen eta dagoeneko aukera hauek bideratu dira Gipuzkoako enpresetara. Negozio aukerak aeronautika sektoretik etorri dira batibat, baina badira ere enegia, makineria, eraikuntza, nekazaritza industria, hirigarria, trenbidea, defentsa, medikuntza, automobilgintza eta tresneri elektrikoko sektorekoak ere.

Aipatutako negozio aukera hauek Gipuzkoako Bazkundeak feriako hiru egunetan identifikatu dituen 39 enpresa erosle frantziarren bitartez datoz. Gipuzkoako konpainiekin lan egiteko interesa erakutsi duten enpresa hauek gure lurraldera etorriko dira aurki, euren hornitzaileak izan daitezkeen fabrikak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Hornitzaile hauek Gipuzkoako Bazkundeak ferian aurkeztu dizkietenak dira.

Siane Feria Frantziako hegoaldeko industria feria garrantzitsuena da eta aurten hamabosgarren edizioa egin du, bertan 740 erakusketari eta 10.000 bisitari baino gehiago izan direlarik. Feria hau Europako aeronautika gunea bezala ezagutzen den eskualdean egiten da, hau da, Okzitanian. Frantziako desindustralizazioari hoberen eutsi dion eskualdea da hau, 216.000 industria alorreko enpleguekin, eskualdeko enplegu osoaren %11,3a.  Sektore garrantzitsuena aeronautikoa da, hegazkinak egiten dituzten hiru fabrika baitaute bertan (Airbus, ATR, Daher Socata) eta azpikontratazioko enpresa sare handi bat. Baina aipatzekoak dira ere beste serktore nabarmen batzuk: espazial sektorea, nekazal industria 1.300 enpresekin, osasun industria 700 enpresekin, kimika sektorea 220 enpresekin eta garatzen ari den IKT industria.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com