• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • ADENNA, 100 enpresa baino gehiagok osatutako mugaz bestaldeko Diseinatzaile Industrialen aliantza berria

Albisteak

ADENNA, 100 enpresa baino gehiagok osatutako mugaz bestaldeko Diseinatzaile Industrialen aliantza berria

Hirurogeita zazpi profesionalek osatutako Euskadiko Diseinatzaile Industrialen Elkateak – EIDEk eta 40 profesionalek osatutako Nouvelle-Aquitaniako Diseinatzaileen Federazioak – FDNAk ADENNA sortu dute, diseinuko sektoreari nazioarteko hedadura emango dion mugaz bestaldeko aliantza.

Aliantza hau Bihartean Mugaz bestaldeko Ganberak sustatu du. Bihartean Gipuzkoako Bazkundeak eta Baionako Ganberak sortu zuten 2010ean mugaz bestealdeko proiektuak bultzatzeko helburuarekin. Gaur, Gipuzkoako Bazkundean, aurkeztu den ADENNA aliantza Biharteanen helburuen adibide argi bat da. Aliantzaren aurkezpena Pedro Esnaolak, Gipuzkoako Bazkundeko presidenteak egin du eta berarekin batera Jon Abad, Euskadiko Diseinatzaile Industrialen Elkateko presidentea, Serge Glintzboeckel, Nouvelle-Aquitaniako Diseinatzaileen Federazioko presidentea eta Olga Irastorza, mugaz bestaldeko Bihartean Ganberako arduraduna izan dira.

ADENNA urte beteko lanaren emaitza da, epe honetan bi erakundeek eta Biharteanek euren indarrak batu dituzte Euskadi/Navarra/Nouvelle-Aquitaine Euroerregioaren eremuan diseinua sustatzeko eta helburuak honako hauek dira: esperientzia profesionalak eta praktikak elkar partekatu, berrikuntzako ekintza kolektioak bultzatu, diseinatzaileen arteko lankidetzarako guneak sortu eta lurraldeko erakundeeik batera egindako diseinu ekintzak nazioarte mailan ikusi arazi.

Laburbilduz, diseinuaren ofizioak eta ezagutzak Euroerregioaren eremuan, Pirineotako alde bietan, sustatu, hori baita ADENNA sortu den eremua, kohesioa, ikusgaitasuna, garapen ekonomikoa eta proiekzua duen proiektua.

Bi elkarte hauek sortutako akordioa hilaren 29an egingo da ofizial Diseinu Industrialaren Mundu Egunarekin bat eginez. Ekitaldia  Hendaiako Antoine d´Abbadie Auditoriumean egingo da eta eskualdeko gobernuen babesa izango du. Horrez gain, hiru lurraldetako diseinu agenteak bilduko dira – diseinatzaileak, enpresak, unibertsitateak eta goi mailako eskolak eta erakundeak—, diseinua berrikuntza irekiakin eta honen inguruan eratzen ari den Living Labs sarearekin konektatzeko helburuarekin.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com