• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Euskal Enpresak Txinara bidaiatuko dute lehendik dituzten merkataritza harremanak sendotzeko

Albisteak

Ehundik gora enpresa eta zentru teknologikok parte hartu dute Mugaz bestaldeko Fabrikazio Gehigarriaren jardunaldian

Poctefak eta Fondos Interregek finantzatutako TRANSFRON 3D eta COMPETITIV’eko proiektuek Mugaz bestaldeko Fabrikazio Gehigarriaren inguruko jardunaldia antolatu dute gaur Gipuzkoako Bazkundean. Jardunaldiaren helburua fabrikazio gehiagarriaren (3D inprimatzea bezala ezagunagoa dena) adibidideak gure lurraldeetan erakustea da eta zentru teknologiko eta enpresen arteko osagarriak izan daitezkeenak identifikatzea.

 

“Zer da mugaz bestaldeko fabrikazio gehiagarriari buruz?” titulupean egin den jardunaldian Euskadi, Akitania eta Nafarroako 100 enpresa eta zentru teknologiko inguruk parte hartu dute eta 50 topaketa baino gehiago egin dira, horrez gain “Additive Valley” inguruko workshopa eta Networking bat egin dira Subcontex Gipuzkoa, Competitiv´eko, Transfron 3D, Addimadour, Mizar eta Addimat erakusketariekin.

Yanns Danis izan da jardunaldiko hizlari nagusia eta helikoptero motoreen fabrikazioan nagusi den Safran Helicopter Engines taldearen ikuspegi estrategikoaz aritu da. Taldearen gunetako bat Baionako iparraldeko Tarnosen dago kokatuta eta besta Bordesen Pirineo Atlantikoko Pauren ondoan. Bi gune hauek lehenengoak izan dira Frantziako propultsioko aeronautika eta espazio industriarentzat fabrikazio gehiarriko osagarriak serie-fabrikazioan egiten. Turbomecanen “Ligne du futur” izeneko programa bat dago eta honek fabrikazio gaitasunerako hobekuntza programa bat du fabrikazio gehigarria bezalako puntako makina-erreminta eta gailu berriak barneratzen dituena.

Safran Helicopter Engines kasuaz gain fabrikazio gehigarriarekin erlazioa duten enpresen beste testigantza batzuk entzuteko aukera izan da. Baionako AKIRA Techonogies enpresak kirolaren esparruan plastikoarekin egindako fabrikazio gehigarriaren inguruko ikerketa aurkeztu du. Miñanoko (Arabako) teknologia parkean kokatuta dagoen MIZAR enpresak fabrikazio gehigarria metalean eta polimeroan mediku sektoretik aueronautikora kasua erakutsi du. MIZAR enpresa Alcor Taldeko kide da, talde enpresarial honek esperientzia handia du aeronautika, automobilgintza eta teknologia berrietako merkatuetan puntakoak diren teknologia enpresen sortzean eta garatzean. Iparraldeko Ayherren kokatuta dagoen LAUAK Taldeak aeronautikorako piezen eta erreminten fabrikazioarako fabrikazio gehigarria aurkeztu du. Horrez gain, Bizkaiako enpresa berritzaile eta gertuko baten kasua ezagutu ahal izan da, ADDILAN enpresa, honek fabrikazio gehigarria metalean WAAMen bitartez (Wire Arc Additive Manufacturing) azaldu du, Pirineo Atlantikoko Narcasteten dagoen VENTANA enpresak galdaketari zuzendutako fabrikazio gehigarriari buruz aritu den bitartean.

Competitiv´eko jardunaldiak

Jardunaldi hau Competitiv´eko (Bayonne-Iparraldeko Ganbera, Gipuzkoako Bazkundea, SODENA Nafarroako garapena, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutua eta Mugaz bestaldeko Bihartean Ganbera) proiektuak azken aldian hiru lurraldeetan egin dituen jardunaldi diferenteei gehitzen zaio. Lehenengoa Iruñean egin zen eta nekazaritzako elikagaien industria izan zen aztergai, bigarrena Baionan egin zen eta osasunaren arloa jorratu zen eta hirugarrena, gaur, Gipuzkoako Bazkundean egin dena, fabrikazio gehigarriari zuzendua egon dena, Mugaz bestaldeko Fabrikazio Gehigarriari (3D inprimatzea) zuzendua hain zuzen.

Jardunaldi hauen guztien xedea Competitiv´eko proiektuaren helburuak burutzea da. Helburuak honako hauek dira: hiru lurraldeen arteko bateratasun ekonomikoak aztertzea espezializazio estrategien bitartez, hiru lurraldeetako enpresei eta tekonologia zentruei balore gehitua ematen dioten gaiak identifikatzea eta enpresa eta teknologia kolaborazioen poloen sortzea sustatzea, fabrikazio gehigarriari zuzendua bereziki ADDITIVE VALLEY izendatu daitekeen patzuergo bat sortuz.

Azken jardunaldi honetan Competitiv´ekok TRANSFRON 3D proiektuaren laguntza izan du, proiektu honen helburua bertako aktoreen lankidetza sustatzea da fabrikazio gehigarriaren ezagutzan eta garapenean, piezen lortzea optimizatzea, prozesuen hobekuntza eta piezen balioztatzea, eta balio handiko piezak fabrikatzea lurraldean fabrikazio gehigarria sustatuz.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com