Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 150 ikastarotik gora antolatu ditu Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna sustatzeko

Beste urte batez Gipuzkoako Bazkundeak ikastaro ugari antolatu ditu lehenengo sehileko honetarako, Gipuzkoako profesionalak eta zuzendariak trebatzeko, eta bide batez Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna sustatzeko.

 

Aurkeztutako prestakuntza enpresen arlo eta departamendu ezberdinen beharrei erantzuteko bideratuta dago. Prestakuntza eskaintza anitza da, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta graudondoko programak. Horrela, Administrazio kontseiluei eta Errektore Kontseiluei zuzendutako tailerrak, familia enpresentzat prestakuntza espezializatua, zuzendari eta agintarientzat gaitasun garapeneko prestakuntza eta hizkuntzen programak. Ezagutza arloari dagokionez, lehiakortasun zaintza, nazioarteko merkataritza tailerrak, merkataritza arloari zuzendutako ikastaroak eta marketinari, fiskalitateari, ziberseguritateari, ekonomi-finantza kudeaketari eta etengabeko hobekuntzari zuzendutako prestakuntza, eta master eta graduondoko programak. Azken finean, zuzendarien eta profesionalen gaitasunak sustatu ahal izateko ezagutza eta tresna diferenteak eskaintzen dituen prestakuntza.

Estreinatu berri dugun urte honetan, parte hartzea iazkoaren antzekoa izatea espero da, kontutan izan da 2017 osoan 290 ikastaro baino gehiago antolatu zirela, 7.700 orduko iraupenarekin eta 5.200 pertsonek parte hartu zutela.

Esteka honetan sakatuz gero lehenengo seihileko honetarako antolatu diren ikastaroen informazio zehatza jasotzeko aukera dago.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com