• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoak hazkundea bermatzen du %2,8ko igoeraren aurreikuspenarekin

Albisteak

Gipuzkoak hazkundea bermatzen du %2,8ko igoeraren aurreikuspenarekin

Gipuzkoako Bazkundeak Europako Enpresa-Perspektiben Inkestatik (50.000 enpresa baino gehiagoren iritzia jasotzen duen inkesta) ateratako datuek adierazten dute Gipuzkoako enpresek aurreko urteko enpresa giroari eusteko asmoa dutela eta enpresa europarrak baino baikoarragoak izaten jarraitzen dutela.

 

Inkestan parte hartzen duten Gipuzkoako enpresek 2018an emaitzei eustea espero dute, esportazioei, barne merkatuari, inbertsioari eta enpleguari dagokionez, urte betez gehiago europaren batazbestekoaren gainetik kokatuz. Barne merkatuari begira, Gipuzkoako enpresen %44ak bere emaitzak hobetzea espero dute europako enpresen %39aren aurrean. %42ak berriz, euren esportazioak gehitzea espero dute europako %37aren aurrean, eta enplegu arloan, Gipuzkoako enpresen %31ak lanpostuak sortzea espero dute enpresa europearren kopurua %24a den bitartean. Inbertsioari dagokionez, Gipuzkoak eta europaren bataz bestekoak antzeko hazkundea espero dute.

Barne eta kanpo eskaeren arteko orekak sustatuko du Gipuzkoaren hazkundea

Gipuzkoaren hazkundea 2018an proportzionatua izango dela erakusten digute inkestaren emaitzek, eta hau barne merkatuaren eta kanpokoaren handitzeari esker izango dela ikusten da. Hau dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak 2018an Gipuzkoako ekonomiak %2,8ko hazkundea izango duela aurreikusten du, 2017rako ikusten zenaren berdina.

Inkestan parte hartu duten enpresek espero dutenaren arabera, kanpo eskaeraren igoera barnekoaren berdina izango da 2018an. Lan sortzeari dagokionez, gehiengo handi batek lan taldea eustea espero du, 2017an izan zituzten inbertsio mailei eutsiko dieten bitartean. Euren fakturatzea handitzea espero dutenen artean merkataritza sektorekoak nabarmentzen dira, industria sektorekoak bigarren postuan daudelarik.

Aztertutako Europako herrialde gehienak hazkunde ziklo zabal baten jarraitzen dute, kontsultatutako enpresen aurreikuspenen arabera. Gipuzkoa, Europa eta Euskadiren batazbestekoaren gainetik aurkitzen da, eta Espainiatik oso gertu. Portugal izan duen hazkunde garrantzitsuarengatik nabarmentzen da, Finlandia bezalaxe. Kontrako aldean Hungaria egongo litzateke, suspertze mailan aurkitzen den herrialde bakarra da, iazko urtean atzeraldian egon zen bitartean. Alemania aipatzekoa da, hazkunde zikloan egon arren europako batazbestekoaren azpitik dagoelako. Barne eta kanpo merkatuari, inbertsioari eta enpleguari buruzko aurreikuspenen inguruan, Gipuzkoa enpleguan baikorrena izateagatik nabarmentzen da. Kontutan izan da, %31 enpresek euren lan taldea handitzea espero dutela, estatuko %26aren eta Euskadiko eta Europako %24aren aurrean.

Euskal Autonomi Erkidegoaren emaitzak Gipuzkoaren oso antzekoak dira, nahiz eta zertxobait ezkorragoak izan. Euskadiko bi enpresetatik batek euren fakturazioari eutsiko diotela diote, gehitzea espero duten %44aren aurrean. Gipuzkoarrak bezalaxe, %68ko euskal enpresek inbertsio eta enplegu maila eustea aurreikusten dute.

Nazioarteko ekonomia

Munduko hazkunde ekonomikoak indarrarekin jarraitzen du, %3,7. Munduko merkataritzaren hobekuntzak eta industria sektorearenak ekonomia aurreratuen barne eskaera indartzen du, susperraldian daudenen kontsumo ahularekin alderatuz. EEBB adibidez, aktibitatearen berpiztea pentsatzen zena baino azkarragoa izan da zerga politikari esker. Eurogunearen hazkundea sendoa izan den bitartean esportazioei esker, Alemania eta Italia espero zutena baino gehiago hazi direlarik. Txinako ekonomia berriz, bere horretan egongo da gobernuaren politikengatik (honek Asiako gainontzeko herrialdeen hazkundean eragina izan dezake), nahiz eta azken datuak hasiera batean pentsatzen zirenak baino hobeagoak izan. Japonia indarrarekin hazten ari, pentsatzen zenaren gainetik, %3,1 2017an eta %2,4 2018an. Latinoamerikaren suspertzea indarra hartzen ari da, nahiz eta pixkanaka izan, Txile eta Mexikori esker EEBBtako eskaeraren hobekuntzak bi herrialde hauei mesede egiten dielako. Errusian aldiz suspertzeak indarra galtzen du %1,8 2017an eta %1,7 2018an.

2017ko itxiera

Joan den urteari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako ekonomia %2,8ko hazkundearekin itxiko duela ikusten du, 7.038 lanpostu gehigo sortuz eta 20.728 enpresa gizarte-segurantzari afiliatuta 2017ko abenduan (55 enpresa gehiago 2016ko epe berdinarekin alderatuz). Horrela 2013an hasitako joera baikorrari eusen jarraitko dio. Lan merkatua ere suspertuta ikusten da gizarte-segurantzari egindako kotizazioen igoeragatik (+2,2%) eta langabetuen kopuruaren jaitsieragatik (-8,1%), hau da, 9 kotizante langabetu bakoitzeko. Hau guztia langabezi tasan isladatzen da, %8,4ko itxiera izango duelarik, Eurogunearen antzeko mailan.

Txosten osoa

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com